Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2023ko urtarrilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
488

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 17koa, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer erakundek jasoko dituzten tokiko bizikidetzaren arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2022ko laguntzak.

Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariaren 2022ko martxoaren 30eko Ebazpenaren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2022ko deialdia egin zen tokiko bizikidetzaren arloan.

Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta ekainaren 17ko 110/2014 Elkarrekin Bonuen Programa arautzen duen Dekretuaren 13.6 artikuluak aurreikusitakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea 2022ko martxoaren 30eko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta jasoko dituzten zenbatekoak (ebazpen honen eranskinean jasota dago zerrenda). Ebazpen horren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2022ko deialdia egin zen tokiko bizikidetzaren arloan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 17a.

Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala