Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2023ko urtarrilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
477

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 20koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta emaitza horiek behin betiko egiten dituena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako deia egin zuen, 2022ko uztailaren 28ko Ebazpenaz (2022-09-05eko EHAA, 167. zk.).

Azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko abenduaren 21eko Ebazpenaz (2022-12-29ko EHAA, 248. zk.) argitaratu zen.

Erreklamazioa egiteko epea amaitu ondoren, aurkeztuak aztertu dira. Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Agindua ematea hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra onartu diren erreklamazioen emaitzak argitaratu daitezela helbide elektroniko honetan: https://www.ivap.euskadi.eus/2022-2-deialdia/z16-a3hedei/eu/

2.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztu diren gainerako erreklamazioak ezestea.

3.– 2022ko abenduaren 21eko Ebazpenaz argitaratutako behin-behineko emaitzak behin betiko egitea.

4.– Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra, gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 20a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.


Azterketa dokumentala