Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2023ko urtarrilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
473

AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 19koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko behin-behineko lanpostutik kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluetan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu uztea sinatzen dut:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arantzazu Zugasti Arizmendi anderea kentzea aholkulariaren kargutik (5223 kodea, 10 zuzkidura) Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Komunikazio Gaietan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu uzteak 2023ko urtarrilaren 27tik aurrera izango ditu eraginak. Kargu uztearen eguna betiere zerbitzuak emateko azken egunarekin bat etorriko da.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 19a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala