Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2023ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
471

IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak egin duen zehapen-prozeduren ebazpena jakinarazteko dena, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurriei dagokienez.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaritzak zenbait zehapen-espediente ebatzi ditu, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurriak ez betetzeagatik.

Interesdun batzuei ezin izan zaie ebazpen horiek ohiko moduan jakinarazi. Horregatik argitaratzen da iragarki hau. Interesatu horien NAN/AIZ/IFZ/Pasaporteen zerrenda eranskinean jaso da.

Legezko ohartarazpenak:

Zehapen-ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakieke Osasun sailburuordearen aurrean. Gora jotzeko errekurtsoa, aipatu den sailburuordearen aurrean egin daiteke, baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean ere, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluak eta hurrengoek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan aztertu daiteke (Bilboko Recalde zumarkalea, 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono-zenbaki hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Era berean, ohartarazten da isun-zehapena epe honetan ordaindu beharko dela: ebazpena hilaren 1etik eta 15era bihurtzen bada irmo, irmo bihurtzen denetik hurrengo hilabeteko 20ra bitarte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera bitarte. Ebazpena hilaren 16tik hilaren azken egunera bihurtzen bada irmo, irmo bihurtzen denetik hurrengo bigarren hilabeteko 5era bitarte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera bitarte. Ebazpena irmo bihurtuko da gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea igaro eta errekurtsorik jarri ez bada, edo jarriz gero, interesdunari errekurtsoa ezetsi egin dela adierazten zaionean, hala badagokio.

Ordaintzeko modua: Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan eskatu behar da ordainketa-gutuna (aurretik aipatutako lekuan – hitzordua hartuta).

Isuna aipatutako borondatezko epean ordaintzen ez bada premiamendu-bidetik kobratuko da indarrean dauden xedapenei jarraituz, dagozkion errekarguak aplikatuz.

Hau guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2023ko urtarrilaren 18a.

Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTÍNEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala