Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2023ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
469

IRAGARKIA, 174/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeari buruzkoa.

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegiak 174/2022 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Prozedura horren bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021-12-30eko Agindua errekurritu da, 2021eko uztailaren 29ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena (ebazpen horren bidez, iraungi egin zen Plentziako portuan Kaiman ontzia amarratzeko A-47 amarralekua erabiltzeko emakida).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoa betez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta agindu horretan jasotako inguruabarrak kontuan hartuta, eskatutako espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 4 zenbakiko Epaitegira bidali dela jakinarazten da; horrez gain, interesa duten pertsona eta erakundeei bederatzi eguneko epea ematen zaie, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, prozedura horretan agertzeko, egoki baderitzote.

Era berean, Euskadiko Kirol Portuetako zuzendariaren 2021eko urtarrilaren 20ko Ebazpenaren bederatzigarren oinarrian xedatutakoa betez, iragarki hau EKPren Plentziako bulegoetako iragarki-oholean argitaratuko da (Arraun kalea 2, 48620 Plentzia), interesa duten pertsona eta erakunde horiek, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura horretan agertu daitezen, egoki baderitzote.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 17a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala