Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2023ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
450

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Iraide Alloza Moral andreak gainditu egin duela 2022ko ekainaren 20ko Ebazpenak (2022ko uztailaren 6ko EHAA) dei egindako hautapen prozesua, «Fisiologia» jakintza arloan ikertzaile doktore iraunkorren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Iraide Alloza Moral andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkorren gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***4920**. Kodea: IDPTCL1 – D00081-1. Jakintza arloa: Fisiologia. Saila: Fisiologia. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Ikertzaile profila: «Metabolismoa eta Karotidearen Hanturazko Gaixotasuna».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2023ko urtarrilaren 18a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala