
18. zk., 2023ko urtarrilaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 3 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
443
IRAGARKIA, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako doako laguntza juridikoaren batzordeek emandako zenbait ebazpenen jakinarazpenei buruzkoa.
Honen bidez, honako hau jakinarazten diet ondoren zerrendatzen diren doako laguntza juridikoaren eskatzaileei: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeek artxibatzeko edo ukatzeko ebazpenak eman dituztela, edo, hala badagokio, eskubidea errebokatzeko prozedurari hasiera emateko emandako ebazpenak, Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 19. artikuluaren arabera.
Saiatu arren, aipatutako ebazpenak ezin dira jakinarazi banan-banan. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Emandako ebazpenak aurkara daitezke, dagokion doako laguntza juridikoaren batzordeko idazkariari idazki bat aurkeztuta, hamar eguneko epean, jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik hasita, hain zuzen ere Doako Laguntza Juridikoaren urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 20. artikuluak ezartzen duen bezala.
Ebazpenen aurka jotzeko, aipatutako ebazpenen kopiak eskura daitezke dagokion doako laguntza juridikoaren egoitzan.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 16a.
Justizia zuzendaria,
EUGENIO ARTECHE PALOMAR.
RSS