Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2023ko urtarrilaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
442

IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak zehapen-prozedura hasteko hartutako erabakia jakinarazteko dena.

Interesdun bati ezin izan zaio ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko egintza, eta horregatik argitaratzen da iragarki hau. Interesdun horren NAN/AIZ eranskinean dago.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunak 15 egun balioduneko epea du, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, bidezkotzat jotzen diren alegazioak, dokumentuak eta informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki ikusten diren frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango du Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz).

Orobat, ohartarazi egiten da, adierazitako epean prozedura hasteko erabakiaren edukiari buruzko alegaziorik aurkeztu ezean, irekiera egintza ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango dela.

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo ondorioak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 13a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala