Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2023ko urtarrilaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
432

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 16koa, Kulturako sailburuordearena, 2022. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko eman diren dirulaguntzak jakinarazten dituena.

2022ko urriaren 26ko EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko urriaren 18ko Agindua argitaratu zen, 2022. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egin zuena.

Agindu horren 14.4 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordearen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, hargatik eragotzi gabe onuradunei esleipen-ebazpena banan-banan jakinaraztea.

Horiek horrela izanda, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko urriaren 18ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 16a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala