Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2023ko urtarrilaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
430

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 22koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez ontzat ematen baita «Bilboko Alde Zaharreko L3-L1 metro-geltokian estalki berria eraikitzeko proiektua».

Proiektuaren xedea Bilboko Alde Zaharreko L3-L1 metro-geltokian estalki berri bat egitea da, patologia hauek ezabatzeko: hezetasunak, euri-uren iragazketak, pilaketaren ondoriozko higiene- eta osasun-tratamenduak, eta abar; baita etengabeko zaintza- eta segurtasun-ezaren ondoriozko karga ekonomikoak, gertaera meteorologiko posibleen eta ustekabekoen aurrean eta haien ondorioen aurrean, hala nola norberaren eta hirugarrenen ondarean gainezkatzeak eta uholdeak, haien ondorioak, eta abar. Horiek guztiak egungo eraikuntza-soluzioaren ondoriozkoak dira.

Egungo terrazek 1.206,00 m2-ko azalera dute guztira, eta hainbat kotatan urpean dauden bi terraza horizontal eraikitzeko soluzioaren bidez proiektatu eta gauzatu dira. Terraza horiek gainezkabideekin konektatuta daude, eta biak zorrotenean husten dira.

Terrazetan, betelanetan, garbiketa-lanetan eta abarretan metatutako euri-uren hustuketa hidraulikoki konpondu zen, gainezka eginda eta ur-maila kontrolatuta, altuenetik baxuenera, eta lehen zatian bizilagunen komunitatearen patiotik bertikalki igarotzen den 250 mm-ko diametroko zorrotenera eraman ziren.

Bigarren atalean, zorrotenaren traza 90.º-ko biraketarekin aldatzen da, eta zeharka eta horizontalki igarotzen da bizitegi-komunitatearen barruko patiotik, beheko solairuaren mailan; gerora, ez da ezagutzen haren trazarik eta lerrokadurarik, bizitegi-erabilerako eraikin pribatu baten barruan ezkutatuta dagoelako, ezta udal-sare orokorrarekin duen lotura ere.

Eraikuntza-soluzioak, funtsean, patologia eta karga orokor hauek ditu:

1.– Eraikuntzako patologiak.

1.1.– Iragazketak.

1.2.– Hezetasunak.

1.3.– Geruza iragazgaitzaren degradazioa.

1.4.– Barruko eta kanpoko eraikuntza-degradazioa.

2.– Karga orokorrak.

2.1.– Higiene- eta osasun-arlokoak (ur geldiak).

2.2.– Garbiketa-Mantentze-lanak (gertuko zuhaitz-eremua, etab.).

2.3.– Segurtasunik eza (Zorroten bakarrak zati batean ezkutuan du traza).

2.4.– Segurtasunik eza fenomeno meteorologiko kaltegarrien aurrean.

2.5.– Uholdeen arriskua (buxadurak zorrotenean, etab.).

2.6.– Zailtasunak ikuskatzeko, mantentzeko, garbitzeko, etab.

2.7.– Ekonomikoak.

Aipatutako patologiez eta kargez gain, aurkezten den proiektuak, diseinuagatik eta udal administrazio eskudunetatik aldez aurretik jasotako informazioagatik, aplikatzekoak diren eraikuntza-araudiengatik, CTEagatik eta abarrengatik dauden baldintzatzaileak konpontzen ditu.

Proiektuak patologiak eta kargak ezabatu nahi ditu, eta, gainera, egungo eraikuntza-soluzioak eragindako baldintzak konpondu, bai eta hirigintzakoak ere, indarrean dauden hirigintza-arauetan «altxatzeko» aukera jasotzen delako, terrazen egungo iragazgaizteari eutsiz eta berrituz, eta estalki desmuntagarri berri bat eginez, altzairu galvanizatuzko egitura arin batean oinarrituz, prestazio handiko sandwich panelen bidez estalita, elementu osagarriekin, eta euri-uren bigarren zorrotena instalatuta San Nikolas plazatxorako saretaren atzean, CTE-DB-US arauaren arabera.

Ez da aurreikusten udal-zerbitzuen sareetan eragina izatea.

Esku-hartzearen eremua Alde Zaharreko L3-L1 Metro Bilbao-Bizkaia (ETS) geltokiaren estalkian gauzatzen da.

Proiektua egikaritzeko aurrekontua berrehun eta laurogeita hiru mila zazpiehun eta hogeita hiru euro eta berrogeita hamar zentimokoa (283.723,50) da. Horrek esan nahi du lizitaziorako oinarrizko aurrekontua laurehun eta hemezortzi mila zortziehun eta hogeita hamabi euro eta hirurogeita hiru zentimokoa (418.832,63) dela, BEZ barne; eta Administrazioak horren berri izateko aurrekontua: laurehun eta hemezortzi mila zortziehun eta hogeita hamabi euro eta hirurogeita hiru zentimokoa (418.832,63) BEZik gabe.

Obrak egiteko ehun eta berrogei (140) eguneko epea aurreikusten da.

Euskal Trenbide Sareko (ETS) zerbitzu teknikoek egiaztatu dute proiektu honek bere xedeari erantzuten diola eta Sektore Publikoko Kontratuen Legeak eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrak eskatutako baldintzak betetzen dituela, kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdiak jasotzen baititu; halaber maila formalean berrikusi du proiektua, eta berresten du bete egiten duela Sektore Publikoko Kontratuen Legean eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa, maila formalean, beharrezko dokumentuak eta indarrean dagoen araudia sartzeari dagokionez, edukiari, sinadurei eta alderdi formalei, beharrezko kalkulu-oinarri eta -hipotesiei eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 233.1 artikuluan zerrendatutako edukiari dagokienez.

Organo honek eskumena du trenbide-sareko proiektuak egiteko eta onartzeko, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuaren 16.2 b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aipatutako xedapenak, haiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Bilboko Alde Zaharreko L3-L1 metro-geltokian estalki berria eraikitzeko proiektua» onartzea. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZa barne, laurehun eta hemezortzi mila zortziehun eta hogeita hamabi euro eta hirurogeita hiru zentimokoa (418.832,63) da, eta obrak egiteko epea ehun eta berrogei (140) egunekoa izango dela aurreikusi da.

Bigarrena.– Eraikuntza proiektu hau onartzeak berekin dakar obrak onura publikokoak edo interes sozialekoak direla deklaratzea, okupatzeko beharra adieraztea eta dagokion eraikuntza-proiektuaren beraren eranskinean zerrendatuta dauden eraginpeko ondasunak eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla adieraztea.

Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegitura eta Garraioen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki hori organo honi edo Azpiegitura eta Garraioen sailburuordeari bidali beharko zaio.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi (2) hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoan, hargatik aldez aurretik errekerimendua egitea eragotzi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 22a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.


Azterketa dokumentala