Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2023ko urtarrilaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAUDIOKO UDALA
425

IRAGARKIA, honako iragarki honen hutsak zuzentzeko dena: Iragarkia, Laudioko Udalean enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari nahiz iraupen luzeko behin-behinekotasuna egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari dagozkien hautatze-prozesuen oinarri orokorrak eta oinarri espezifikoak onesteari buruzkoa eta hautatze-prozesuaren deialdia egiteari buruzkoa.

2022ko abenduaren 26an, 5537 iragarkia argitaratu zen EHAAn, Laudioko Udaleko egonkortzeko lan-eskaintza publikoari eta iraupen luzeko egonkortzeko lan-eskaintza publikoari eta hautaketa-prozesuaren deialdiari dagozkien hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak eta espezifikoak onartzeari buruzkoa.

Akats materialak aurkitu dira deitutako lanpostu batzuen hizkuntza-eskakizunen zehaztapenean, 2022ko abenduaren 16ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (144. zk.) argitaratutakoaren arabera. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

– Ondorioz, hau dioenean:

Administrari hamabi plaza (kodeak: 2009, 2017, 2004, 2026, 2028, 2006, 2003, 2021, 2010, 2001, 2027 eta 2029), Administrazio Orokorreko Eskalan, Administrari azpieskalan, C1 taldean, derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna euskaraz.

– Hau esan behar du:

Administrari hamabi plaza (kodeak: 2009, 2017, 2004, 2026, 2028, 2006, 2003, 2021, 2010, 2001, 2027 eta 2029), Administrazio Orokorreko Eskalan, Administrari azpieskalan, C1 taldean, horietatik 11k derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna dute, eta batek derrigorrezkoa ez den 2. hizkuntza-eskakizuna.

– Hau dioenean:

Administrari laguntzaile plaza bat, 3002 kodea, Administrazio Orokorreko Eskala, Laguntzaileen azpieskala, C2 taldea, derrigorrezko 3. hizkuntza eskakizunarekin.

– Hau esan behar du:

Administrari laguntzaile plaza bat, 3002 kodea, Administrazio Orokorreko Eskala, Laguntzaileen azpieskala, C2 taldea, 3. hizkuntza-eskakizuna, derrigorrezkoa ez dena.

– Hau dioenean:

Delineatzailearen lanpostu bat, 7003 kodea, Administrazio Bereziko eskalakoa, Teknikarien azpieskala, C1 taldea, derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna duena.

– Hau esan behar du:

Delineatzailearen lanpostu bat, 7003 kodea, Administrazio Bereziko eskalakoa, Teknikarien azpieskala, C1 taldea, 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigorrezkoa ez dena.

– Hau dioenean:

Arkitekto tekniko bi plaza (kodeak: 6001 eta 6002), Administrazio Bereziko eskalan, Teknikarien azpieskalan, A2 taldean, derrigorrezko 3. hizkuntza eskakizunarekin.

– Hau esan behar du:

Arkitekto tekniko bi plaza (kodeak: 6001 eta 6002), Administrazio Bereziko eskalan, Teknikarien azpieskalan, A2 taldean, lehenengoak 3. hizkuntza-eskakizuna dauka, derrigorrezkoa ez dena, eta bigarrenak 3. hizkuntza-eskakizuna, nahitaezkoa.

– Hau dioenean:

Itzultzaile lanpostu bat, 5010 kodea, Administrazio Bereziko Eskala, Teknikarien azpieskala, A1 taldea.

– Hau esan behar du:

Itzultzaile lanpostu bat, 5010 kodea, Administrazio Bereziko Eskala, Teknikarien azpieskala, A1 taldea, 4TP hizkuntza-eskakizuna duena.

Laudio, 2022ko abenduaren 28a.

Alkate-udalburua,

ANDER AÑIBARRO MAESTRE.


Azterketa dokumentala