Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2023ko urtarrilaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

LEHENDAKARITZA
421

HUTS-ZUZENKETA, honako lege honena: «13/2022 Legea, abenduaren 15ekoa, kiroleko dopinaren aurkako legea bigarren aldiz aldatzekoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak ezartzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako hutsak aurkitu dira, gaztelaniazko argitalpenean, 13/2022 Legean, abenduaren 15ekoa, kiroleko dopinaren aurkako legea bigarren aldiz aldatzekoa. Lege hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2022ko abenduaren 28an argitaratu zen (247. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Artikulu bakarraren 34. atalean, 2022/5686 (11/18) orrialdetik 2022/5686 (18/18) orrialdera, «ANEXO DEFINICIONES» izeneko dokumentua hainbat hutsekin argitaratu denez, dokumentu osoa argitaratuko da berriro.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala