Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2023ko urtarrilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
365

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, dokumentu honetan akatsa zuzentzeko: Ebazpena, 2022ko urriaren 20koa, zeinaren bidez agintzen baita oinarri espezifiko batzuk argitaratzeko, sailkapeneko D taldean administrazio eta zerbitzuetako karrerako funtzionarioak hautatzeko prozedura arrunta arautuko baitute.

2022ko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez (2022ko abenduaren 22ko EHAA, 243 zk.), argitara eman ziren UPV/EHUko D taldean karrerako funtzionarioak hautatzeko prozesua arautu behar duten oinarri espezifikoak, 2019., 2020., 2021. eta 2022. urteetako lan eskaintza publikoei dagozkienak.

Akats material nabarmen bat antzeman denez aipatutako ebazpenaren 1 oinarriko lehen paragrafoan (hala ondorioztatu da gainerako oinarrietan adierazitakotik), eta aintzat hartuta urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 109.2 artikuluan ezarritakoa, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ofizioz zuzentzea 2022ko urriaren 20ko Ebazpenean –Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen Ebazpena, zeinaren bidez agintzen baita oinarri espezifiko batzuk argitaratzeko, sailkapeneko D taldean administrazio eta zerbitzuetako karrerako funtzionarioak hautatzeko prozedura arrunta arautuko baitute (2022ko abenduaren 22ko EHAA, 243 zk.) –, 1 oinarriko lehen paragrafoan, dagoen akatsa. Horrela, bada,

honako hau dioen lekuan:

«Deialdia egitea ohiko prozesuaren barruan hautaketa prozesuak egin daitezen, merezimenduen lehiaketa sistemaren bidez eta txanda librean, 32 plaza betetzeko UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako karrerako funtzionarioen kolektiboan, sailkapeneko D taldean, Administrari Laguntzaileen eskalan.»

beste hau jarri behar da:

«Deialdia egitea ohiko prozesuaren barruan hautaketa prozesuak egin daitezen, lehiaketa-oposizio sistemaren bidez, 32 plaza betetzeko UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako karrerako funtzionarioen kolektiboan, sailkapeneko D taldean, Administrari Laguntzaileen eskalan. Plazak era honetara banatuta daude:»

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du eta beraren aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke errektoreari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita, bat etorrita urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 123 eta 124. artikuluetan hirugarren xedapen iragankorrarekin lotuta ezarritakoarekin; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke zuzenean dagokion EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita, bat etorrita uztailaren 13ko 29/1998 Legeak, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioarenak, 46. artikuluan ezarritakoarekin.

Leioa, 2023ko urtarrilaren 13a.

UPV/EHUko errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.


Azterketa dokumentala