
14. zk., 2023ko urtarrilaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
348
IRAGARKIA, 2022ko abenduaren 30ekoa, Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzetarako Lurralde Epaimahaiko idazkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzetarako Lurralde Epaimahaiak desjabetzeko jardunen eraginpean dauden finken balio justua ezartzeari buruz emandako erabakiak.
Aipatutako erabakiak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Interesdunek bost eguneko epea dute Bizkaiko Nahitaezko Desjabetzetarako Lurralde Epaimahaiaren egoitzara joateko (Kale Nagusia 85, 6. solairua, 48011 Bilbao) erabakiaren eduki osoa ikusteko, eta bi hilabeteko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan (Bilbon dauka egoitza). Dena dela, berraztertzeko errekurtsoa ere aurkez dezakete, lurralde epaimahai honetan bertan, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
Bilbao, 2022ko abenduaren 30a.
Jabetza Nahitaez Kentzeko Bizkaiko Lurralde Epaimahaiko idazkaria,
MARIA DEL MAR MARTINEZ GONZALEZ.
RSS