Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2023ko urtarrilaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
343

IRAGARKIA, 1/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu izanari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela:

Sekzioa: Hirugarrena.

Errekurtsoa: 1/2023 prozedura arrunta.

Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 2023-01-02.

Errekurtsogilea: Federación Española de la Recuperación y el Reciclaje.

Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Aurkaratutako jarduera: Agindua, 2022-10-14koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena (2022-11-07ko EHAAn argitaratu zen, 212. zenbakian), zeinaren bidez argitara ematen baita nola bete behar dituzten erregistro-betebeharrak eta Ertzaintzari jakinarazteko betebeharrak hondakin metalikoak kudeatzen dituzten zentroekin, txatarraren edo hondakin-produktuen handizkako merkataritza-establezimenduekin lotutako jarduerak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoek.

Bilbao, 2023ko urtarrilaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala