
14. zk., 2023ko urtarrilaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 3 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUNEIZ UNIBERTSITATEA
341
EBAZPENA, 2022ko abenduaren 14koa, Euneiz Unibertsitateko errektorearena, zeinaren bidez agintzen baita Euneiz Unibertsitatean Fisioterapiako Graduatu tituluaren ikasketa-plana argitaratzeko.
Indarrean dagoen araudian agindutakoaren arabera, Unibertsitate Kontseiluak ikasketa-plana egiaztatu ondoren, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak aldeko txostena eman ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoaren nahitaezko baimena lortu ondoren, eta Ministro Kontseiluaren 2022ko urriaren 4ko Erabakiaren bidez tituluaren ofizialtasuna deklaratu ondoren (Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2022ko urriaren 11ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2022ko urriaren 21eko BOEn), Errektoretza honek, Euneiz Unibertsitatearen Fisioterapiako Graduatuaren tituluaren ofizialtasuna eta baliozkotasuna ezartzeko prozesua amaitu ondoren, ebatzi du aipatutako titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketa-plana argitaratzea.
Ebazpen honetan aipatzen den ikasketa-plana ebazpenaren eranskinean azaltzen den moduan egituratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 14a.
Errektorea,
LLUÍS VICENT SAFONT.
RSS