Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2023ko urtarrilaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
338

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2022ko abenduaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Babila» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 22ko Aginduan, zeina 2023ko urtarrilaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 8. zenbakian argitaratu baitzen. Agindu horren bidez, Bilboko (Bizkaia) «Babila» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da. Hori dela eta, dagozkion zuzenketak egiten dira hemen:

2023/175 (2/1) orrialdean honela dio:

«Bilboko (Bizkaia) "Babila" Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularrak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako 1. zikloko 0-1 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 1-2 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko baimena eskatzen duen».

Baina honela esan behar du:

«Bilboko (Bizkaia) "Babila" Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularrak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako 1. zikloko 0-1 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko baimena eskatzen duen».

1. artikuluan honela dio:

«1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2022-2023 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako 1. zikloko 0-1 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 1-2 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko:»

Baina honela esan behar du:

«1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2023-2024 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako 1. zikloko 0-1 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko:»

1. artikulu horretan bertan, honela dio:

«Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko 0-1 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 1-2 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.»

Baina honela esan behar du:

«Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko 0-1 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.»


Azterketa dokumentala