Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2023ko urtarrilaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
332

EBAZPENA, 2022ko urriaren 11koa, Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendariarena, Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko Zuzendariorde lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzeko dena.

Eustateko Zuzendaritza Nagusian goi-kargudun baten Eustateko Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko Zuzendariorde lanpostua hutsik dagoenez –kodea: 512036; dotazioa: 1–, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren.

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Aipatutako baldintza berdinetan, honako hauek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

2.– Aipatutako langileek beti har dezakete parte deialdi honetan, honako egoera hauetan ez badaude behintzat:

a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.

3.– Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Hautagaiek Eustateko Zuzendaritza Orokorrera bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eskabideetan datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dute hautagaiek.

2.– Hautagaiek eskaerarekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute eta bertan honako datu hauek adierazi:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txostenak edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau Eustateko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko epean.

Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzen lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 11.

Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

Izena: Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko zuzendariorde.

Kodea: 512036.

Dotazioa: 1

Kidegoak: A.

Destino-osagarriaren maila: 29.

Herria: Vitoria-Gasteiz.

Hizkuntza-eskakizuna: 3.

Derrigorrezkotasun-data: abendua-2002.

Lanpostua betetzeko baldintzak:

– Administrazioko goi-mailako kidegokoa edo goi-mailako teknikarien kidegokoa izatea, edo A taldeko langilea izatea.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko, Euskal Autonomia Erkidegoko toki- eta foru-administrazioetako edo Estatuko Administrazioko karrerako funtzionario gisa zerbitzu aktiboan egotea..

– Era berean, zerbitzu berezietan, beste administrazio publiko batzuetako zerbitzuetan, nahitaezko eszedentzian edo borondatezko eszedentzian dauden aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak zerbitzu aktibora itzuli ahal izango dira, baldin eta, azken kasu horretan, bertan egoteko gutxieneko epea bete badute.

– 5 urteko esperientzia lanpostua atxikita dagoen kidegoaren edo kidegoen berezko zereginetan..


Azterketa dokumentala