
14. zk., 2023ko urtarrilaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
327
EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 11koa, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariarena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 4/2022 Foru Dekretu-Araua, abenduaren 13koa, zeinaren bidez saiheste fiskaleko praktiken kontrako zerga aldaketak onesten baitira, Kontseiluaren 2016/1164/EB eta 2017/952/EB Zuzentarauekin bat etorriz (ATAD 1 eta 2).
Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek gaurko osoko bilkuran erabaki dute baliozkotzea 2023ko urtarrilaren 11ko Ebazpena, Gipuzkoako Batzar Nagusiena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 4/2022 Foru Dekretu-Araua, abenduaren 13koa, zeinaren bidez saiheste fiskaleko praktiken kontrako zerga aldaketak onesten baitira, Kontseiluaren 2016/1164/EB eta 2017/952/EB Zuzentarauekin bat etorriz (ATAD 1 eta 2), Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2022ko abenduaren 14an argitaratu zena (235. zenbakia).
Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.
Donostia, 2023ko urtarrilaren 11.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,
XABIER EZEIZABARRENA SAENZ.
RSS