Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2023ko urtarrilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

OSATEK A.B.
301

IRAGARKIA, honako honen huts-zuzenketa egiteko dena: Iragarkia, Osatek SAko zuzendari-gerentearen xedapenari buruzkoa, zeinaren bidez onartzen baitira Osatekeko zentroetan destinoa duten Erradiologiako mediku espezialisten kategorian lan-kontratuko langile finko izateko oposizio-lehiaketa bidezko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 21/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, dokumentuaren edukitik edo esanahitik argi eta garbi ondorioztatzen ez direnak, maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira.

Mota horretako hutsak ikusi dira Osatek SAren zuzendari gerentearen xedapenari buruzko iragarkian. Xedapen horren bidez, onartu egin ziren Osatek SAn destinoa duten erradiologiako mediku espezialisten kategorian lan-kontratuko langile finko izateko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2022ko abenduaren 28ko 247. zenbakian argitaratu zen, eta, honen bidez, zuzendu egiten da:

II. eranskinean, 2022/5717 (13/3) orrialdean,

hau dio:

(Ikus .PDF)

baina hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

Bilbao, 2023ko urtarrilaren 11.

Zuzendari gerentea,

JOSU XABIER LLANO HERNAIZ.


Azterketa dokumentala