Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2023ko urtarrilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
267

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 16koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Asociación BC3 Basque Centre for Climate Change-Klima Aldaketa Ikergai erakundea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera aitortzeko dena.

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitortza arautu zen, emakumeen eta gizonen berdintasuna ahalbidetzen duten baldintzak sustatzeko, bai eta berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea ahalbidetzen dutenak ere; horretarako, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatu, eta eremu horretan erakundeek egin duten lana aitortu beharra dago.

Dekretu horren itzalpean, Asociación BC3 Basque Centre for Climate Change-Klima Aldaketa Ikergai erakundearen ordezkaritzan Nerea Ortiz Olarra andreak aurkeztutako eskabidea ikusita eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen berdintasun politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak balioetsi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Asociación BC3 Basque Centre for Climate Change-Klima Aldaketa Ikergai erakundeari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera aitortzea, 11/2014 Dekretuan ezarritako zehaztapen eta baldintzen arabera, eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politika bat garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak oinarri hartuta (11/2014 Dekretua, otsailaren 11koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duena).

Bigarrena.– Aitorpena indarrean dagoen artean, 11/2014 Dekretuaren 12., 13. eta 14. artikuluekin bat etorriz Asociación BC3 Basque Centre for Climate Change-Klima Aldaketa Ikergai, erakundea aitorpen horretaz balia daiteke egokitzat jotzen duen irudizko korporazio-osagai orotan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 16a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala