Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2023ko urtarrilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
262

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 29koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2022-2023 aldirako Kanpo Harremanen arloan gazteak prestatzeko bekei aurkeztutako uko egiteak onartu eta ordezko pertsonak zehazten dituena.

Kanpo Harremanen arloan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituen urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2022ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez, Kanpo Harremanen arloan pertsonen prestakuntza sustatzeko beketarako deialdia egin zen 2022-2023 aldirako.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2022ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bidez, Kanpo Harremanen arloan gazteak prestatzeko bekak esleitu ziren 2022-2023 aldirako.

Egindako jakinarazpenen ondoren, honako uko hauek egin dira:

– Iratxe Sáenz de Villaverde Musitu andrea, Europako Gaietarako bekaren modalitatean.

– Gontzal Pérez Hervas jauna, Joyce Errasti Uribe andrea eta Jon Mikel Benito del Valle Solaun jauna, Kanpo Harremanetarako bekaren modalitatean.

Aipatutako urtarrilaren 29ko 12/2019 Dekretuaren 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, uko eginez gero, eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak edo kanpo-harremanen arloan eskumena duen sailburuordetzak erabakitzen badu ordezko pertsona izatea ordezkapena egingo duena, dagoeneko kontsumitu ez den bekaren zenbatekoa esleituko zaio, eta proportzio hori bekatik geratzen den denboraren araberakoa izango da.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Iratxe Sáenz de Villaverde Musitu andreak egindako ukoa, eta eman gabe uztea Europako Gaien modalitatean gazteak prestatzeko beka; ordezkorik ez dagoelako, Europar Batasunean (Belgikan) Euskadik duen Ordezkaritzarako beka, alegia.

Bigarrena.– Kanpo Harremanen modalitatean gazteak prestatzeko beka Ane Calzada Mina andreari esleitzea, Gontzal Pérez Hervas jauna ordezkatzeko.

Hirugarrena.– Onartzea Joyce Errasti Uribe andreak egindako ukoa Vitoria-Gasteizerako Kanpo Harremanen modalitatean gazteak prestatzeko bekari, eta beka eman gabe uztea, ordezko pertsonak uko egin izanagatik.

Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, bere aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 29a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.


Azterketa dokumentala