Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2023ko urtarrilaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

FUNDACIÓN EMILIO SOLDEVILLA PARA LA INVESTIGACIÓN Y EL DESARROLLO DE LA ECONOMÍA DE LA EMPRESA
190

IRAGARKIA, enpresaren ekonomiari lotutako ikerketa-lanak prestatzeko laguntzak adjudikatzeko erabakiari buruzkoa.

Erabakia, 2022ko abenduaren 9koa, enpresaren ekonomia ikertzeko eta garatzeko Emilio Soldevilla Fundazioaren Patronatuko Batzordearena; horren bidez merezimenduen lehiaketa deitu da enpresaren ekonomiari lotutako ikerketa sustatuko duten laguntzak adjudikatzeko.

Deialdi honen helburua da, enpresaren ekonomiari lotutako ikerketa-lanak (doktorego-tesiak) prestatzeko laguntzak adjudikatzea.

Laguntzen adjudikatzaileek ikerketa-lan bat egin beharko dute, enpresaren ekonomiari lotuta dagoen edozein gairi buruz. Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duen unibertsitate publiko bateko enpresaren ekonomiaren gaineko doktorego-programa baten barruan egingo dute lan hori.

Laguntza bakoitza gehienez ere 3.500 eurokoa izango da, eta laguntza guztiak batera gehienez 15.000 eurokoak izango dira.

Laguntza emateak ez du inolako kontratu-harremanik sortuko enpresaren ekonomia ikertzeko eta garatzeko Emilio Soldevilla Fundazioaren eta laguntzaren adjudikatzailearen artean.

Halaber, ezin izango da jarduera bererako beste laguntza edo dirulaguntzarik jaso; soilik jaso ahal izango dira lana gauzatzean sortzen diren gastuak ordaintzeko laguntza osagarria.

Enpresaren ekonomia ikertzeko eta garatzeko Emilio Soldevilla Fundazioan aurkeztu behar dira laguntza-eskaerak. Izan ere, postaz bidali behar dira eskaerak honako helbide elektroniko honetara: fundacionfeside@gmail.com

Hamar egun baliodun daude eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Deialdiaren oinarriak Fundazioaren webgunean daude argitaratuta (www.feside.org).

Bilbao, 2022ko abenduaren 9a.

Patronatuko presidentea,

ARTURO RODRÍGUEZ CASTELLANOS.


Azterketa dokumentala