Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2023ko urtarrilaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
188

IRAGARKIA, zeinaren bitartez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak turismo-arloko zehazpen-prozedura batean hartutako ebazpena.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpena egiten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Prozeduraren interesdunak, eranskinean identifikatzen denak, ebazpenaren testu osoa eskuratu dezake, bai eta espedientea kontsultatu eta bertan ageri diren dokumentuen kopia eskatu ere, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara bertaratuz, (Donostia-San Sebastián kalea, 1-8. Solairua, Lakua I, Vitoria-Gasteiz). Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako lurralde-bulegoetara ere bertaratu daiteke, helbide hauetan:

Bizkaiko Lurralde Bulegoa: Concha jeneralaren kalea 23, Bilbao.

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: Easo kalea 10, Donostia.

Arabako Lurralde Bulegoa: Samaniego kalea 2, Vitoria- Gasteiz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta»ren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/ orrialdean.

Hilabeteko epea izango du interesdunak Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen aurrean gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 28a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala