Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2023ko urtarrilaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
184

IRAGARKIA, 2022ko abenduaren 29koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Orioko portuan (Gipuzkoa) jabari publikoa okupatzeko administrazio-emakidaren eskaera.

Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legean aurreikusitako ondorioetarako, zeinak, besteak beste, portuko jabari publikoaren kudeaketa eta emakidak esleitzeko prozedura arautzen baititu, honako eskaera hau jendaurrean jartzen da:

Espedientea: 00948/2022/OC.

Eskatzailea: Branka Solutions, S.L.U; helbidea: Aia (Gipuzkoa), Ubegun Industriagunea (PK: 20809).

Eskaeraren xedea: Portuko jabari publikoa okupatzea, Branka Marine Roboticsen eraikitako itsas ibilgailu ez-tripulatuak eta horiei lotutako sistemak ikertzeko, garatzeko eta probatzeko zentro bat sortzeko obrak egiteko.

Eremu geografikoa: Orio (Gipuzkoa).

Eta guztiek jakin dezaten ematen da argitara esandakoa, hain justu ere eskaera Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan (Kaiko pasealekua 23, 2., 20003 Donostia, Gipuzkoa) aztertu ahal izan dadin.

Egoki iritzitako alegazioak hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 29a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.


Azterketa dokumentala