Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2023ko urtarrilaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
173

AGINDUA, 2022ko abenduaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Urnietako (Gipuzkoa) «Magale Presentación de María» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duen 2022ko azaroaren 11ko Agindua aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 11ko Aginduaren testuan (2022ko abenduaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 234. zk.). Agindu horren bidez, Urnietako (Gipuzkoa) «Magale Presentación de María» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko baimena eman zen. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Argitalpenean, 2022/5326 (2/2), honela dio:

«AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.»

Baina honela esan behar du:

«AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.»

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala