Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2023ko urtarrilaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
167

6/2022 FORU ARAUA, abenduaren 23koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2023. urterako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.

GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIAK

Jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dutela «6/2022 Foru Araua, abenduaren 23koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2023. urterako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena»; eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agintzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.

Donostia, 2022ko abenduaren 23a.

Diputatu nagusia,

MARKEL OLANO ARRESE.

HITZAURREA.

Munduak aldaketa garai bat bizi du, asaldura geopolitikoen eta ziurgabetasun ekonomiko eta sozialen eraginez. 2022an, gerra Europaren bihotzera itzuli zen Errusiak Ukraina inbaditu zuenean, eta hari batu zaizkio pandemiaren ondorio sozioekonomiko luzeak, prezioen gorakada edo munduko krisi energetikoa.

Testuinguru horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erronka nagusia da, oraindik ere, ahulenak babestea egungo munduaren erronken aurrean. Izan ere, 2022an zehar, Aldundiak, Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako erakundeekin batera, irmotasunez jardun du prezioek gora egitea bezalako gaiei aurre egiteko, batez ere horretara bideratutako neurri fiskalen bidez.

Gipuzkoako Foru Aldundiak agintaldi honetarako erronka estrategiko gisa mantentzen du desberdintasun ekonomiko, sozial, linguistiko edo bestelakoen aurkako borroka. Zehazki, Gipuzkoaren asmoa da desberdintasun tasa txikienak dituzten Europako lurraldeen artean egotea. Horrek garrantzi berezia hartzen du mehatxu gero eta handiagoen eta ziurgabetasunen aldi honetan, non foru erakundearen araua inor atzean ez uztea izan behar baita.

Arlo sozialarekin batera, bistakoa da ekonomiari bultzada emateak izan behar duela Aldundiaren beste jarduketa ardatz nagusi bat datozen hilabeteetan. Izan ere, foru erakundearen iritzia da garapen soziala eta garapen ekonomikoa txanpon bereko bi aldeak direla, eta bata ez dela ulertzen bestea gabe. Ekonomia indartsu eta lehiakor bat ongizate maila altuak dituen gizarte kohesionatu baten oinarria da. Horregatik, egungo egoera ekonomikoaren aurrean, Aldundiak arlo ekonomikoan jardutea ere jotzen du lehentasunezkotzat, azken urteotan egin duen bezala..

Alde horretatik, 2023an garrantzi berezia hartzen dute Etorkizuna Eraikiz programaren barruan abian jarritako proiektu estrategikoek, zeinak etorkizuneko Gipuzkoako ekonomiaren zutabeak izango baitira. Hala, Adinberri, Naturklima edo Mubil bezalako proiektuak azpiegitura nagusiak sendotzeko eta abian jartzeko fase erabakigarri batean sartuko dira ekitaldi horretan, eta horrek modu erabakigarrian lagunduko du lurraldeko ekonomia indartu dadin.

Horrekin batera, Gipuzkoak garapen ekonomiko eta sozial jasangarriaren aldeko apustua egiten jarraituko du, betiere ingurumena errespetatuz eta gero eta energia garbiagoetan oinarrituz. Mundua larrialdi klimatikoan dagoen honetan, lurraldeak gai horretan erreferentzialtasuna irabaztea ere lortu nahi du Aldundiak.

2023ko aurrekontua emaitzetara bideratutako aurrekontu baten beharkizunei jarraituz osatu da.

Emaitzetara bideratzean, aurrekontu programek adierazleak helburuekin lotzen dituzte, eta azken horiek ekintzekin eta baliabideekin. Horrenbestez, politika publikoen multzo osoa gauzatzeko oinarrizko tresna izateaz gain, aurrekontuak plangintza eta ebaluazio sistema ere badira, aurrekontuko baliabideak lortzea espero diren emaitzekin lotzen baititu, betiere efikazia, efizientzia eta gardentasuna hobetze aldera.

Ikuspuntu horrek aukera ematen du zeharkako politikak elkarrekin uztartzeko (genero berdintasuna, hizkuntza berdintasuna eta partaidetza), eta programek politika horien garapenean duten eragina adierazten du.

Aurrekontu Irekiak 2022-2023 prozesuari jarraipena eman zaio, zenbait berritasunekin. Horien helburua da iritzi publikoari protagonismo eta pisu handiagoa ematea erabakiak hartzeari dagokionez, eta herritarren partaidetza errazten duten mugarriak zabaltzea, prozesua diseinatzen denetik ebaluazioaren azken faseraino.

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren aurrekontu orokor hauen helburua baliabide publikoen kudeaketa finantzario egokia lortzea da, gastu publikoaren banaketan ahalik eta efizientziarik handiena ziurtatze aldera.

Aurreko ekitaldiari dagokionez, aurrekontu osoa % 10,13 hazi da, aurrekontu propioa % 8,41 hazi da eta Udalak Finantzatzeko Foru Funtsa, aldiz, % 7,23 handitu da termino homogeneoetan.

Gastu politikei dagokienez, gizarte gastuetara eta errepide bidezko bidaiarien garraiora bideratutako kredituak zabalgarritzat hartu dira, kontuan izanik gerta daitekeela haien zuzkidura nahikoa ez izatea ekitaldian zehar agertzen diren beharrei aurre egiteko, betiere azpimarratuz borondate politikoa dela kreditu horiek zuzkitzea aurrekontu beharrak estali arte.

Izaera hori dute, halaber, eraldaketa- eta erresilientzia-planekin eta proiektu estrategikoekin lotutako ordainketa kredituak, ekitaldian zehar sortzen direnak egungo egoera ekonomikoak sortutako beharrak asetzeko, proiektu estrategikoen exekuzioetarako sortutakoek eta erresidentzien eredu berrien garapenera lotutako inbertsioetarako eratutakoek.

Lurraldearen ongizatea garatzeko udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean beharrezkoa den lankidetza kontuan hartuta, aurrekontu hauek 47,44 milioi euroko dirulaguntzak aurreikusten dituzte lurraldeko toki entitateen alde.

Aurrekontuen foru arauaren funtsezko edukia I. tituluan jasotzen da, bertan onartzen baitira foru sektore publikoaren sarrera eta gastuen egoera guztiak, eta bertan finkatzen baita, orobat, Gipuzkoako Lurralde Historikoko tributuei dagozkien gastu fiskalen zenbatekoa.

Titulu horren barruan Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrekontuko sarrera eta gastuen egoera orrien zenbatekoa sartzen da, bai eta Gipuzkoako Foru Aldundiari atxikitako partzuergoena ere.

II. tituluak ezartzen du zein den Foru Aldundiaren zorpetze muga eta zenbaterainoko bermeak eman ditzakeen, eta Bidegi, SA merkataritzako foru sozietatearen zorpetze muga ere jasotzen da bertan.

III. tituluan jasota daude 2023ko ekitaldian zehar aurrekontu kredituen araubide orokorrak eta haien aldaketenak izango dituzten berezitasunak. Zehazki, hauek: araubide orokorraren salbuespenak kredituen izaera mugatzaileari dagokionez; kreditu zabalkorren kontsiderazioa; konpromiso kredituak sortu eta banatzeko gehieneko muga; kreditu gaikuntzen eta txertaketen berezitasunak.

IV. tituluan aurrekontu kudeaketaren inguruko hainbat arau jasotzen dira (dirulaguntzenak, proiektu kofinantzatuenak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren berreskuratze-, eraldaketa- eta erresilientzia-planekin eta proiektu estrategikoekin lotutako funtsen kudeaketa, gastuaren exekuzioa mugatzekoak, eta egindako gastuaren udalerrikako banaketari buruzkoak), bai eta Batzar Nagusiei eta foru sektore publikoko gainerako entitateei transferentziak egiteko araubidea ere.

V. tituluak bi kapitulu ditu. Lehenengoan jorratzen da Gipuzkoako Foru Aldundiko eta foru organismo autonomoetako langileen eta pasiboen kredituei aplikatzen zaien araubidea, aurrekontu plantillaren osaera zehazten da, eta zehaztasun handiagoz arautzen dira aurrekontuetako lehen kapituluari ezartzen zaizkion mugak.

Bigarren kapituluan, berriz, foru sektore publikoko gainerako entitateen plantillaren osaera eta langileria gastuak gehitzeko muga arautzen dira.

VI. tituluan, lurralde historikoko udalen finantzaketa ezartzen da.

VII. tituluan arautzen da Foru Aldundiak aldian-aldian Batzar Nagusietara bidali behar duen informazioa.

Foru arauaren edukia osatzeko, hainbat xedapen ematen dira: gehigarriak, iragankorrak, eta amaierakoak. Horietan askotariko aginduak jasotzen dira.

Xedapen gehigarri gisa gehitu dira honako hauei buruzko aurreikuspenak: berandutze-interesa, tasen, katastro-balioen eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren eguneratzea, toki-korporazioetako kideen ordainsarien gehieneko mugak zehaztea, kreditu gehigarriak eta Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU erakundeari maileguak emateko baimena.

17. artikuluan aipatzen diren berreskuratze-, eraldaketa- eta erresilientzia-planei lotutako funtsen kudeaketarako hitzarmenen izapideak sinplifikatzeari buruzko xedapen gehigarriari eusten zaio.

Halaber, Gipuzkoako Lurralde Historikoan AP-1 eta AP-8 autobideak eta A-636 autobia erabiltzeko kanonari buruzko xedapen gehigarria sartu da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia-Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras SAren artean sinatutako hitzarmen orokorrerako eta hitzarmen espezifikoetarako, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49. artikuluan baimenduta dagoenaren arabera, iraupen-epe bat ezartzen da, dagokion hitzarmenaren plan ekonomiko-finantzarioa guztiz betetzeari lotua, eta gehieneko indarraldia 20 urtekoa izango da, formalizatzen denetik zenbatzen hasita.

Xedapen iragankorretan, berriz, arau osagarri batzuk arautzen dira aurrekontuen kudeaketari buruz. Izan ere, aurreko ekitaldietako aurreikuspenari eusten zaio, alegia, egoera jakin batzuetan aurrekontuaren egokitzapen teknikoak egiteko aukerari eta Ogasun eta Finantza Departamentuak kontabilitate saldoak arazteko aukerari.

Azken xedapenekin amaitzen da. Lehenengoaren eta bigarrenaren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Araua aldatzen da, eta PFEZeko kuota gehigarriaren murrizketa sartzen da, prezioen igoeraren ondorioak arintzeko. Hirugarren azken xedapenak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorra aldatzen du.

Hiru azken xedapen sartu dira, hauek aldatzen dira: 5/2021 Foru Araua, abenduaren 3koa, Gipuzkoako A-15 eta N-I errepideetan salgaien garraioan aritzen diren ibilgailu astunek errepidea erabiltzeagatik ordaindu beharreko kanona ezartzen duena; 4/2020 Foru Araua, azaroaren 6koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko A-636 autobian Beasain-Bergara arteko zati batzuk erabiltzeagatik ordainduko den kanona arautzen duena; eta 4/2010, Foru Dekretu-Araua, ekainaren 15ekoa, AP-1 eta AP-8 autobideak Gipuzkoako zatian erabiltzeko kanonak ezartzekoa. Aldaketaren helburua da kanonaren zenbatekoaren aldaketa sartzea, EURO emisio motaren arabera, salgaiak garraiatzeko ibilgailu astunentzat, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1999ko ekainaren 17ko 1999/62/EE Zuzentarauaren 7 octies artikuluko 2. puntuan ezarritakoarekin. Zuzentarau hori berriki aldatu du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2022ko otsailaren 24ko 2022/362/EB Zuzentarauak, ibilgailuei bide-azpiegiturak erabiltzeagatik kargak aplikatzeari buruzkoak.

Era berean, xedapen horietan aipatutako foru-arauak aldatzen dira helburu hauekin: ibilgailu arinak erabiltzen dituzten pertsona fisikoei AP-8, AP-1 eta A-636 errepideetako Gipuzkoako tarteetan ohiko erabileragatiko deskontuak eta hileko gastu-muga aplikatzeko, betiere inolako jarduera profesional, enpresarial edo ekonomikori lotuta ez badaude; ibilgailu arinei (jarduera profesionalari, enpresarialari edo ekonomikoari lotutakoak) eta ibilgailu astunei ohiko erabileragatiko deskontua ezartzeko; eta autobus eta autokarretarako ibilgailu astunei dagokien kanonaren gainean % 50eko murrizketa ezartzeko, garraio kolektiboaren erabilera sustatzeko neurri gisa, ingurumen-iraunkortasuna hobetzeko.

Azkeneko hirurak erregelamenduzko garapenari, aplikazio eremuari eta foru araua bera indarrean jartzeari buruzkoak dira.

I. TITULUA
AURREKONTUEN ONARPENA, EREMU SUBJEKTIBOA ETA EDUKIA

1. artikulua.– Aurrekontuak onartzea.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2023. urterako aurrekontu orokorrak onartzen dira, foru arau honetan ezarritako eran.

2. artikulua.– Gipuzkoako Lurralde Historikoko aurrekontu orokorren eremua.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2023. urterako aurrekontu orokorrak honela daude osatuta:

a) Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontua.

b) Uliazpi Fundazioa eta Kabia foru organismo autonomoen aurrekontuak.

c) Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia SA, Etorlur Gipuzkoako Lurra SA eta Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea SA (IZFE) merkataritzako foru sozietateen aurrekontuak.

d) Foru fundazioen aurrekontuak.

– Kirolgi Fundazioa.

– Fundación Sueskola Gipuzkoa Fundazioa.

– Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioa.

– Ziur Fundazioa.

– Fundación Adinberri Fundazioa.

– MUBIL Fundazioa.

– BSTK Fundazioa.

3. artikulua.– Aurrekontu orokorren edukia.

1.– Ordainketa kredituak eta sarrera bateratuen egoera 6.392.038.212,59 euro izango dira 2023ko ekitaldian, I. eranskinean laburtutakoaren arabera.

2.– Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuko gastuen egoera 6.189.361.643,00 euro da ordainketa kredituei dagokienez, eta 309.862.782,00 euro, berriz, konpromiso kredituei dagokienez; II-I. eranskinean jasotzen da nola banatzen diren 2023tik aurrerako aurrekontu ekitaldietan.

Aurrekontu propioaren kasuan, gastuen egoera 1.129.435.844,00 euro da. Aurrekontu propioa lortzeko, aurrekontu osoari kendu egiten zaizkio Estatuarentzako kupoa, Finantzen Euskal Kontseilutik ondorioztatutako ekarpenak eta Udalak Finantzatzeko Foru Funtsa ordaintzeko kredituak.

Foru Aldundiaren aurrekontuko sarreren egoera 6.189.361.643,00 euro da, haren barruan sartuta diruzaintzako gerakina (26.189.424,00 euro).

3.– Uliazpi Fundazioa foru organismo autonomoaren aurrekontuko gastuen egoera 22.881.000,00 euro da eta 82.000,00 euro, berriz, konpromiso kredituei dagokienez; II-II eranskinean jasotzen da nola banatzen diren 2023tik aurrerako aurrekontu ekitaldietan.

Uliazpi Fundazioa foru organismo autonomoaren aurrekontuko sarreren egoera 22.881.000,00 euro da.

4.– Kabia foru organismo autonomoaren aurrekontuko gastuen egoera 69.976.295,00 euro da.

Kabia foru organismo autonomoaren aurrekontuko sarreren egoera 69.976.295,00 euro da.

5.– Merkataritzako foru sozietateen gastu aurrekontuen zenbatekoa 213.294.354,13 euro da, eta banaketa hau du:

– Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea SA (IZFE): 37.835.409,00 euro.

– Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia SA: 174.299.081,00 euro.

– Etorlur Gipuzkoako Lurra SA: 1.159.864,13 euro.

Sozietate horien baliabide zenbatetsiak eta haietako bakoitzarentzat onartutako zuzkidurak berdinak dira.

6.– Foru fundazioen gastu aurrekontuen zenbatekoa 15.119.356,46 euro da, eta banaketa hau du:

– Kirolgi Fundazioa: 4.070.100,00 euro.

– Fundación Sueskola Gipuzkoa Fundazioa: 1.281.855,14 euro.

– Gipuzkoako Aldaketa Klimatikoaren Fundazioa: 1.522.382,00 euro.

– Ziur Fundazioa: 1.139.718,00 euro.

– Fundación Adinberri Fundazioa 2.249.325,32 euro.

– MUBIL Fundazioa: 4.419.803,00 euro.

– BSTK Fundazioa: 436.173,00 euro.

Fundazio horien baliabide zenbatetsiak eta haietako bakoitzarentzat onartutako zuzkidurak berdinak dira.

4. artikulua.– Gipuzkoako Lurralde Historikoko aurrekontu orokorrak hartzen dituen aurrekontuak.

1.– Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrekontuaren sarreren eta gastuen egoera orria jasotzen da, 7.838.350,00 eurokoa eta konpromisozko kredituei dagokienez, 179.300,00 eurokoa.

2.– Partzuergo hauen aurrekontuak jasotzen dira:

– Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren aurrekontu kontsolidatuaren egoera orrian 55.868.000,00 euro jasotzen dira, bai diru sarrerei bai gastuei dagokienez.

– Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren aurrekontu kontsolidatuaren egoera orrian 50.298.476,00 euro jasotzen dira, bai diru sarrerei bai gastuei dagokienez.

– Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren aurrekontuaren egoera orrian 5.429.985,00 euro jasotzen dira, bai diru sarrerei bai gastuei dagokienez.

– Badalab Hizkuntza Berrikuntzako Partzuergoaren aurrekontuaren egoera orrian 536.300,00 euro jasotzen dira, bai diru sarrerei bai gastuei dagokienez.

5. artikulua.– Tributuei dagozkien gastu fiskalak.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko tributuei dagozkien gastu fiskalak 2.586.687.027,61 eurotan zenbatetsi dira.

II. TITULUA
GEHIENEKO ZORPETZE MAILA ETA BERMEAK EMATEKO MUGA

6. artikulua.– Abalen muga.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Araubidearen martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak 109.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, Foru Aldundiak Bidegi SAri emandako abalak ezin izango dira izan, 2023ko abenduaren 31n, 222.905.433,30 eurotik gorakoak.

7. artikulua.– Foru Aldundiaren zorpetze muga.

1.– Gipuzkoako Foru Aldundiaren epe luzerako zorpetze eragiketen saldo bizia, eragiketak dokumentatzeko era zeinahi dela ere, ezin izango da izan, 2023ko abenduaren 31n, 456.115.00,00 eurotik gorakoa.

2.– 2023. urtean zehar, Ogasuneko eta Finantzetako foru diputatuak egoki deritzen zorpetze eragiketak egin ahal izango ditu diruzaintzaren unean uneko beharrei erantzuteko, edozein eratan dokumentatuta eta urtebeterako gehienez.

8. artikulua.– Bidegi SA merkataritza foru sozietatearen zorpetze muga.

Bidegi, SA sozietatearen epe luzerako zorpetze eragiketen saldo bizia, eragiketak dokumentatzeko era zeinahi dela ere, ezin izango da izan, 2023ko abenduaren 31n 499.604.895,08 eurotik gorakoa.

III. TITULUA
AURREKONTU KREDITUAK ETA HORIEN ALDAKETAK

9. artikulua.– Foru Aldundiaren eta foru organismo autonomoen aurrekontu kredituak.

Gastuen egoera orriko kredituak erabiliko dira aurrekontuetan eta martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauaren III. tituluaren III. kapituluari eta foru arau honi jarraituz onartutako aldaketetan baimendutako helburuak betetzeko.

10. artikulua.– Kredituen lotura.

1.– 2023ko ekitaldian, ordainketa kredituak mugatzaileak izango dira, martxoaren 27ko 4/2007 Foru Araua, 51.2 artikuluan jasotakoaren arabera. Salbuespen bakarrak ondorengo apartatuetan ezarritakoak dira.

2.– Mugatzaileak izango dira gastu egoeran duten desagregazio mailarekin honako hauek:

a) Foru arau honen 11. artikuluan ezarritakoaren arabera zabalgarritzat hartutako kredituak, salbu honako hauek: 1. apartatuko a) letran jasotakoak, mugatzaileak izango baitira kapitulu mailan; eta b) eta c) letretan jasotakoak, kapitulu eta programa mailan izango baitira mugatzaileak.

b) Konpromiso kredituei dagozkien ordainketa kredituak, artikulu honen 3. apartatuaren a) eta c) letretan jasotakoa eragotzi gabe.

c) Ekitaldiaren barruan onartzen diren kreditu gehigarriak.

d) Aurreko ekitaldietatik txertatutako kredituak.

e) Foru organismo autonomoak, merkataritzako foru sozietateak eta foru fundazioak finantzatzearren Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuan izendatzen diren kredituak, eta haien zerbitzuak ordaintzeko erabiltzen diren kredituak.

f) Gipuzkoako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 20.3.c) artikuluan jasotakoaren arabera zuzenean eman daitezkeen dirulaguntzei dagozkien kredituak.

g) Finantzaketa lotuko gastuei dagozkien kredituak, artikulu honen 3.a) apartatuan jasotakoa eragotzi gabe.

h) Beren izaera, garrantzi edo xede bereziagatik, berariazko zehaztapen maila behar duten kredituak, Ogasun eta Finantza Departamentuak hala erabakitzen duenean.

3.– Mugatzaileak izango dira kapitulu eta programa mailan:

a) Proiektu kofinantzatu bereko ordainketa kredituak.

b) II. kapituluan (ondasun eta zerbitzuen gastu arruntak) sartutako kredituak.

c) Dirulaguntza lerro bereko laguntzak finantzatzera bideratutako kredituak.

d) Bere izaera bereziagatik edo xedeagatik Ogasun eta Finantza Departamentuak erabakitzen dituen kredituak.

4.– Konpromiso kredituak erregulatuko dira lotuak dituzten ordainketa kredituei titulu honetan aplikagarri zaizkien arauen arabera.

11. artikulua.– Kreditu zabalgarriak.

1.– Martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak 53. artikuluan xedatzen duenez, zabalgarritzat hartzen dira Foru Aldundiaren eta foru organismo autonomoen aurrekontuetan jasotzen diren kreditu hauek:

a) I. kapituluko gastuak (langileria gastuak), xedapen aplikagarrietan jasotakoaren arabera, eta foru arau honen V. tituluan ezarritako mugekin.

b) Interesak, zenbateko nagusiaren amortizazioa, eta zorpetze gastuak ordaintzeko bideratutakoak.

c) Estatuari kupoa ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoari diru ekarpena egiteko, edo tributu itunduen bilketan parte hartzeagatik lurralde historikoko udalerriek jaso beharrekoa ordaintzeko izendatutako zenbatekoak.

d) Gipuzkoako Foru Aldundiak abalatutako kreditu eragiketetan izan diren galerek eragindako diru betebeharrak ordaintzeko diren kredituak.

e) Batzar Nagusien eta foru organismo autonomoen aurrekontuak finantzatzeko bideratutako kredituak.

f) Europar Batasunarekin batera finantzatutako jarduketetarako izendatutako kredituak.

g) Langileei ordainsarien aurrerakinak emateko bideratutako kredituak.

h) Beste eskumen batzuk bereganatzearen ondorio diren kredituak.

i) Lurralde historikoko aurrekontu orokorren eranskin numerikoetan berariaz adierazten diren kredituak.

j) Berreskuratze, eraldatze eta erresilientzia planei eta proiektu estrategikoei dagozkien kredituak, foru arau honen 17. artikuluan xedatutakoaren arabera.

k) Onartutako kreditu gehigarriak, zortzigarren xedapen gehigarriaren 5. paragrafoan xedatutakoaren arabera.

2.– Gizarte Politiketako Departamentuak aldizkako prestazio ekonomikoen programaren barruan familiei egiten dizkien transferentziak zabalgarriak dira, prestazio mota bakoitzaren berariazko araudiaren aplikaziotik eratorritako diru beharren arabera.

12. artikulua.– Konpromiso kredituak sortu eta birbanatzeko gehieneko muga.

1.– Diputatuen Kontseiluak, Ogasuneko eta Finantzetako foru diputatuak proposaturik, eta ukitutako departamentuaren edo foru organismo autonomoen ekimenez, konpromiso kreditu berriak onar ditzake, betiere haiek ez badira aplikatzen 4 ekitalditan baino gehiagotan, eta haien zenbateko osoak ez badu gainditzen foru arau honetan onartutako konpromiso kredituen % 10, foru arau honen 17. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.

2.– Diputatuen Kontseiluak erabaki dezake, Ogasuneko eta Finantzetako foru diputatuak proposaturik eta eragindako departamentuaren edo foru organismo autonomoaren ekimenez, konpromiso kredituen artean transferentziak egitea edo horien urteko zenbatekoak birbanatzea 4 urteko epe mugarekin, betiere haien zenbateko osoa ez bada handiagoa foru arau honetan onartutako konpromiso kredituen % 10 baino, foru arau honen 17. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.

3.– Pertsona fisikoek edo juridikoek urte anitzeko gastuak finantzatzeko egiten dituzten ekarpenak ez dira konputatuko aurreko apartatuetan jarritako mugen ondorioetarako.

13. artikulua.– Kreditu gaikuntzak.

1.– Finantza eta Aurrekontu Araubidearen Foru Arauak 58.8 artikuluan jasotakoaren arabera, gastu aurrekontuan gaikuntzak egin ahal izango dira beste sarrera batzuen kargura, zerga itunduak barne, betiere sarrera aurrekontuaren exekuzioaren arabera aurreikusi badaiteke ekitaldiaren amaieran hasierako aurreikuspenak gaindituko direla. Gaikuntza horien helburua izango da:

a) Estatuari kupoa ordaintzea, Euskal Autonomia Erkidegoari diru ekarpena egitea edo tributu itunduen bilketan parte hartzeagatik Gipuzkoako udalerriek jaso beharreko ekarpena ematea.

b) Interesak, zenbateko nagusiaren amortizazioa edo zorpetzeak eragindako bestelako gastuak ordaintzea.

c) Ohiz kanpoko izaerako giza gastua.

2.– Gaikuntza horiek ez dira konputatuko martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauaren 58. artikuluaren 11. apartatuan jasotako mugaren ondorioetarako.

3.– Berreskuratze, eraldaketa eta erresilientzia planei eta proiektu estrategikoei lotutako funtsak kudeatzeko kreditu gaikuntzak foru arau honen 17. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo dira.

14. artikulua.– Kreditu txertaketak.

Martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak 59. artikuluaren 2. apartatuan jasotako salbuespenaren arabera, 2023ko ekitaldian txertatu ahal izango dira:

a) 2022an txertatutako kreditu gerakinak, baldin eta haien obligazioa ekitaldi horren barruan onartu ez bada, eta konprometituta badaude.

b) Honako proiektu hauei lotutako kreditu gerakinak, gauzatze-fasea edozein dela ere:

– Berreskuratze, eraldaketa eta erresilientzia planak.

– Proiektu estrategikoak.

– IZFEren zerbitzuetara eta inbertsioetara bideratutako kapital-eragiketak.

– 684/2021 errege dekretuaren COVID funtsaren aplikazioa.

IV. TITULUA
AURREKONTUAREN KUDEAKETA

15. artikulua.– Dirulaguntzak.

Diputatu nagusiak eta foru diputatuek martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 20.3.c) artikuluan aipatzen diren laguntzak eman ditzakete, nork bere departamentuko aurrekontuaren kargura, betiere 15.000,00 euroko zenbatekoa gainditu gabe.

16. artikulua.– Proiektu kofinantzatuak.

Beste pertsona fisiko edo juridiko batzuek osorik edo zati batean finantzatutako gastu proiektuak behar bezala identifikatuta egongo dira hasierako aurrekontuan edo kreditu aldaketarako espedienteetan. Era berean, finantzaketa bideak zeintzuk diren adierazi beharko da berariaz.

Kredituen finantzaketari lotutako baliabideen aurreikuspena hasieran aurreikusitakoa baino txikiagoa denean, aurrekontuko gastu egoeretan kreditu atxikipenak egitea erabaki dezake Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusiak.

17. artikulua.– Berreskuratze-, eraldaketa- eta erresilientzia-planei eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektu estrategikoei lotutako funtsen kudeaketa.

1.– Berreskuratze-, eraldaketa- eta erresilientzia-planen ekimenetik eta proiektu estrategikoetatik eratorritako funtsak banatzearen ondorioz 2023ko ekitaldian lor daitezkeen diru-sarrera handiagoek dagozkien ordainketa-kredituak eta, hala badagokio, konpromiso-kredituak sortuko dituzte, Foru Aldundiaren Administrazioaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Administrazio Instituzionalaren aurrekontuko gastuen egoera-orrian.

2.– Diru-sarrera horiek berreskuratze-, eraldatze- eta erresilientzia-planei eta proiektu estrategikoei lotutako jardueren eta proiektuen berariazko finantzaketari lotuta egongo dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-sarreren egoera-orrian sartuko dira.

3.– Kreditu gaikuntzen bidez sortutako kredituak ez dute konputatuko, martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauaren 58.11 artikuluan jasotako mugaren ondorioetarako.

4.– Ogasun eta Finantza Departamentuak bideratuko ditu kredituak, betiere Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokion zenbatekoan, funtsak lurraldeen arten banatzeko eskumena duten Europako, estatuko edo autonomietako organoek hasierako erabakiak hartzen dituzten unetik aurrera, eta ez da aplikatuko martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauaren 58.3 artikuluan jasotakoa.

5.– Behin kreditua sortuta, erabilgarritzat joko da, bai gastu baimen eta xedapenak, bai haiek sorrarazi dituzten negozio juridikoak izapidetzeko. Ogasun eta Finantza Departamentuak behin betiko erabakiak, hitzarmenak, ebazpenak edo ekarpenak egiteko konpromiso irmoak kasu bakoitzean egiaztatzeko tresna juridikoak sinatzea edo onartzea etengo duen baldintzaren pean jarri ahal izango du haien eraginkortasuna.

6.– Ogasun eta Finantza Departamentuak soberakinak deklaratu ahal izango ditu baldin eta, hasiera batean, 2023ko ekitaldirako onartutako aurrekontuan sartuta egonik, funts horiekin finantzatutako jarduketa eta proiektuekin bat badatoz. Soberazko kreditu horiek beste ordainketa baliabide batzuen zuzkiduren gabeziei erantzuteko aplikatu ahal izango dira, eta ez zaie aplikatuko martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauaren 58.4 eta 56.1 b), c) eta d) artikuluetan xedatutakoa.

7.– Hasierako aurrekontuan sartutako berreskuratze-, eraldaketa- eta erresilientzia-planei eta proiektu estrategikoei lotutako ordainketa-kredituak eta ekitaldian zehar sortzen direnak zabalgarritzat joko dira, martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera.

8.– Diputatuen Kontseiluak, kreditu gehigarriak onartuz eta diruzaintzako gerakinaren kargura, ordainketa kreditu horiek gehitu ahal izango ditu ekitaldian zehar, kudeaketako aurrekontu propioaren % 5eko mugaraino.

9.– Hasierako aurrekontuan sartutako diruzaintzako gerakina, bai eta berreskuratze-, eraldaketa- eta erresilientzia-planei eta proiektu estrategikoei lotutako kredituak finantzatzeko erabiltzen dena ere, jarduera eta proiektu horien finantzaketa espezifikoari geratuko da.

10.– Berreskuratze, eraldaketa eta erresilientzia planei eta proiektu estrategikoei lotutako konpromiso kredituak sortu eta transferitzea ez dago foru arau honen 12. artikuluko muga kuantitatibo eta denborazkoen menpe.

18. artikulua.– Gastua gauzatzeko muga.

1.– Ogasun eta Finantza Departamentuak agindu ahal izango du kredituak atxikitzea edo bestelako prebentzio neurriak hartzea, gastuaren kontrola bermatzearren.

Aipatutako kredituak liberatzeko tramitazioa haien atxikipenerako berbera izango da.

2.– Ogasun eta Finantza Departamentuak soberazko kredituak bideratu ditzake nahitaezkoak diren gastuen aurrekontu beharrak betetzeko, gastu horien benetako exekuzioa hasierako aurreikuspenarekiko defizitarioa denean. Ondorio horietarako, ez dira aplikagarriak izango Finantza eta Aurrekontu Araubidearen Foru Arauak 56.1 artikuluaren c) eta d) letretan jasotzen dituen mugak.

3.– Proiektuen finantzaketa exekuzio erritmora egokitu beharragatik konpromiso kredituak onartzen badira, hasieran aurreikusitako ordainketa kredituak atxikitzeko agindu dezake Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusiak.

19. artikulua.– Egindako gastua udalerrika banatzea.

1.– Gastu partiden aurreikuspenak udalerrika banatu badira 2023ko aurrekontuan, haien exekuzioa ere udalerrika banatuta agertuko da.

2.– Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusiak udalerrika banatzeko modukotzat har ditzake 2023ko aurrekontuan udalerrika banatutakoen pareko bestelako gastu partidak.

20. artikulua.– Batzar Nagusien eta foru sektore publikoko gainerako entitateen aldeko transferentziak.

1.– Foru Aldundiaren aurrekontuan Batzar Nagusien aurrekontua finantzatzeko izendatzen diren kredituak Batzar Nagusietako Mahaiak eskatu ahala transferituko dira.

2.– Foru sektore publikoko entitateei zuzendutako transferentziak haien behar finantzarioen arabera egingo dira.

V. TITULUA
LANGILERIAREN ETA PASIBOEN KREDITUAK
I. KAPITULUA
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA ETA FORU ORGANISMO AUTONOMOAK

21. artikulua.– Gipuzkoako Foru Aldundiko kideen eta goi kargudunen ordainsariak.

Diputatu nagusiaren, foru diputatuen eta zuzendari nagusien ordainsariak 2022ko abenduaren 31n indarrean daudenak izango dira, betiere Foru Administrazioko langileen ordainsarietarako erabakitzen den eran eguneratuta.

22. artikulua.– Langileen ordainsariak.

Gipuzkoako Foru Aldundian eta foru organismo autonomoetan jarduten duten langileen 2023ko ordainsari osoak 2022ko abenduaren 31n indarrean daudenak izango dira, betiere kasu bakoitzean aplikagarria den araudiari jarraituz eguneratuta.

23. artikulua.– Aurrekontu plantillaren osaera.

1.– Gipuzkoako Lurralde Historikoko aurrekontu orokorretako langileei buruzko eranskinean funtzionario edo laboralen arabera sailkatuta ageri diren plazek osatzen dituzte Foru Administrazioko eta foru organismo autonomoetako 2023ko aurrekontu plantillak.

2.– Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2023. urterako aurrekontu orokorretan onartzen dira aipatutako eranskinean ageri diren plaza guztiei dagozkien kredituak, lanpostuei atxikiak, urtea amaitu arte beharrezko irizten den diru kopuruarekin.

Era berean, onartuta geratu dira lanpostuei lotu gabeko plazei dagozkien kredituak, urtea amaitu arte beharrezko deritzon zenbatekoa atxikita.

24. artikulua.– I. kapitulua gehitzeko mugak.

1.– 2023ko ekitaldian, plantilla handitu edo aldatzeko espedienteak soil-soilik onartuko dira baldin eta haietatik ondorioztatzen den gastu gehikuntza beste lanpostu batzuen kredituak murriztuz konpentsatzen bada.

2.– Aurretik jasotakoa jasota ere, plantilla handitzeko espedienteak aldi baterako programetako postuei dagozkien kredituak murriztuz onartu ahal izango dira, plantillan postu berdinak sortzearren, baldin eta gainditua badute urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginak 10.1.c) artikuluan jasotako iraunaldia.

1. apartatuan jarritako muga ez da aplikatuko honako hauek direla-eta plazak edota lanpostuak sortu edo aldatzen direnean, betiere aldaketa horiek behar den finantzaketa badute: eskumen berriak hartzea, organo edo zerbitzu berriak sortzea, edo kanpora eraman edo kontratatzen diren zerbitzuak zuzenean ematea, arrazionalizazio programak aplikatzea edo lanpostuak baloratzea.

3.– Aurrekontu plantilla handitzeko edo aldatzeko proposamenek Gobernantza Departamentuaren aurretiazko txostena beharko dute.

25. artikulua.– Kreditu soberakinak.

Gobernantza Departamentuak honetarako erabili ahal izango ditu I. kapituluan aurreikus daitezkeen kreditu soberakinak: soberakinaren sorburu ez diren beste postu batzuk finantzatzeko, eta aldi baterako kontratuak indarrean dagoen araudiaren arabera formalizatzeko.

26. artikulua.– Enplegu publikoko eskaintza eta pertsonal beharrak aldi baterako betetzea.

1.– Gobernantza Departamentuko foru diputatuak proposatuta, Foru Aldundiak bere erakundeko enplegu eskaintza publikoa edo publikoak onartu ahal izango ditu, baita foru organismo autonomoetakoak ere, indarrean dagoen araudiari jarraituz.

2.– Araudiak ezartzen dituen kasuetan baino ezingo dira aldi baterako langileak kontratatu edo bitarteko funtzionarioak izendatu.

27. artikulua.– Pasiboen kredituei aplikagarri zaien araubidea.

Honako xedapen hauek kontuan hartuta eman eta eguneratuko dira pentsioak eta izaera pasiboko bestelako asignazio eta hartzekoak: ekainaren 10eko 6/1986 Foru Araua, Gipuzkoako Foru eta Tokiko Administrazioko Eskubide Pasibo Osagarrietarako Zerbitzua Kudeatzeko Organoa desegiteari eta Elkarkidetzan sartzeari buruzkoa; graziazko pentsioen araudia; Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bertako langileen arteko lan harremanen arau erregulatzaileak, eta Estatuko Aurrekontu Orokorren Legea.

II. KAPITULUA
FORU SEKTORE PUBLIKOKO GAINERAKO ENTITATEAK

28. artikulua.– Ordainsariak.

1.– Foru sektore publikoko entitateetako zuzendari nagusien, gerenteen eta haiekin parekatutakoen ordainsariak 2022ko abenduaren 31n indarrean daudenak izango dira, betiere Foru Administrazioko langileen ordainsarietarako erabakitzen den eran eguneratuta.

2.– Foru sektore publikoko entitateetako langileen 2023ko ordainsariak 2022ko abenduaren 31n indarrean daudenak izango dira, betiere Foru Administrazioko langileen ordainsarietarako erabakitzen den eran eguneratuta.

29. artikulua.– Langileria gastuak gehitzeko mugak.

1.– 2023ko ekitaldian, foru-sektore publikoko entitateek plantilla gehikuntzak edo aldaketak onartu ahal izango dituzte, indarrean dagoen araudian ezarritako muga eta eskakizunekin, soil-soilik, baldin eta haiek dakarten gastu gehikuntza beste plaza batzuetarako aurreikusitako gastua murriztuz konpentsatzen bada. Beraz, edozein plaza sortzeko, ezinbestekoa izango da zuzkidura ekonomiko berdineko edo handiagoko beste plaza batzuk amortizatzea aldi berean.

Salbuespen gisa, zerbitzu publikoak kudeatzen dituzten edo aplikatu beharreko araudiak lehentasunezkotzat jotzen dituen jarduerak egiten dituzten foru-sektore publikoko entitateek erretiro partziala hartzeko errelebo-kontratuak formalizatu ahal izango dituzte, zeinetan errelebista- eta errelebatu-kontratuak formalizatzeak kostua handitzea ekarriko baitu, errelebatutako langilearen kontratuari dagokion kostuarekin alderatuta, mantendu behar diren aldi osorako, langileak erabateko erretiroa hartu arte. Horretarako aurretik zerbitzua emateko edo jarduera gauzatzeko kostu-gehikuntzaren beharra justifikatu beharko da, eta gehikuntza hori langileen gastua aurrezteko beste neurri batzuekin konpentsatu beharko da, guztizko gastua handitu ez dadin.

2.– Dena den, artikulu honen lehen atalean ezarritako gastua ez handitzeko araubide orokorrari ondorengo salbuespen hauek ezarri zaizkio:

a) Sektore publikoan harreman mugagabea duten langile berriak sartzea, enplegu publikoko eskaintza baten bidez.

b) Zerbitzu berriak abian jartzeko eta funtzionatzeko behar diren plazak, baldin eta lege-mailako arau baten bidez ezarrita badaude.

30. artikulua.– Langileak kontratatzea.

Aurreko artikuluan aipatutako entitateek langile berriak kontratatu ahal izango dituzte, indarrean dagoen araudian ezarritako muga eta baldintzekin, aurretik Foru Aldundiak baimenduta.

VI. TITULUA
GIPUZKOAKO UDALERRIEN
FINANTZAKETA

31. artikulua.– Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren 2023rako zuzkidura.

1.– Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren zuzkidura 609.389.595,00 eurotan finkatzen da 2023. urterako, Ekonomia Itunaren baliabideetan parte hartzearen kontzeptupean, Udalak Finantzatzeko Foru Funtsari buruzko azaroaren 23ko 15/1994 Foru Arauak 2. artikuluan jasotakoaren arabera.

2.– Aurreko apartatuan adierazitako zenbatekoaren % 99,85 Gipuzkoako udalerrien artean banatuko da, azaroaren 23ko 15/1994 Foru Arauak xedatutakoarekin bat etorriz.

3.– Gainerako % 0,15a Euskal Udalen Elkartea (Eudel) finantzatzeko erabiliko da.

4.– Ogasuneko eta Finantzetako foru diputatuak udalen artean banatuko du artikulu honetan aurreikusitako kopurua, 15/1994 Foru Arauaren 3. artikuluak ezarritako irizpideak jarraituz.

32. artikulua.– Partaidetza itundu gabeko tributuetan.

Foru Aldundiak Ekonomia Itunaren 51. artikuluan jasotakoaren arabera banatuko die Gipuzkoako udalerriei itundu gabeko zergetan duten partaidetza.

33. artikulua.– Udal zergen bilketa.

1.– Udalerri bakoitzean likidatu beharreko udal zerga propioetatik bildutako kopuru likidoa dena delako udalerriari esleituko zaio zuzenean.

2.– Udalerri bakoitzari borondatezko epean nahiz bide exekutiboan esleitutako zerga-bilketa garbitik, kendu egingo da ondoko zergak biltzean Foru Aldundiak emandako zerbitzuaren kostua: ondasun higiezinen gaineko zerga, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren udal, lurralde eta estatu mailako kuotak, eta udalen kontura bildu litzakeen zuzenbide publikoko beste sarrera batzuk.

3.– Zerga propioak borondatezko bidean biltzea Foru Aldundiari hitzarmen bidez eskuordetu dioten udalerriek eskubide izango dute, 2023ko ekitaldian, konturako aurrerakinak jasotzeko, baina aurrerakin horiek ez dute interesik sortuko, Foru Aldundiari ordaindu beharreko zerbitzuaren kostuan sartutakotzat joko baitira.

Konturako ordainketak gauzatzeko, aldizkako entregak egingo dira maiztasun honekin:

a) Hilero, 2.000 biztanle edo gehiago dituzten udalerriei.

b) Bi hilean behin, 2.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriei.

Ondasun higiezinen gaineko zergaren kasuan, ordainketa horiek urteko lehen 6 hilabeteetan bakarrik egingo dira; eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren udal kuoten kasuan, berriz, urte osoan zehar.

Aurrerakin horien zenbatekoa zehaztuko da, gehienbat, 2022ko ekitaldian ondasun higiezinen gaineko zergagatik eta jarduera ekonomikoaren gaineko zergaren udal kuotagatik borondatezko bidean bildutako kopuruen arabera. Hala behar denean, oinarri ezargarriak, karga tasak edo tarifak aldatzean sortutako bariazioak eginez zuzenduko dira kopuru horiek. Zerga-bilketaren behin betiko kopuruak ezagututa, bidezko likidazioa egingo da.

VII. TITULUA
BATZAR NAGUSIEI INFORMAZIOA EMATEA

34. artikulua.– Foru Aldundiak aldizka eman beharreko informazioa.

1.– Gipuzkoako Foru Aldundiak, hiru hilean behin, informazioa eman behar die Batzar Nagusiei aurrekontuaren exekuzioari buruz eta Foru Administrazioaren finantza egoerari buruz, txosten hauek direla medio:

a) Kreditu aldaketen laburpena.

b) Aurrekontuen exekuzio mailaren laburpena, sarrera eta gastuen egoerei dagokienez.

c) Urte anitzeko gastu konpromisoen exekuzioaren laburpena.

d) Sarreren eta gastuen balantzea partidaka, exekuzio faseen arabera.

e) Foru zorpetzearen egoera.

f) Emandako abalak eta abalatutako zenbateko osoa.

g) Egoera balantzea eta galera-irabazien kontua.

h) Ordaintzeke dauden fakturen laburpena, berankortasunari buruzko araudian ezarritako epe haietan betetzen ez denean.

i) Departamentuz departamentu emandako dirulaguntzen zerrenda.

Informazioa formatu digitalean bidaliko da, kalkulu orrietan edo datu baseetan lan egin, aldatu eta aztertu ahal izateko. Txosten bakoitzean aztertzen den hilabetea amaitu eta hurrengoan bidali behar da informazio hori. Epea igarotzen bada Foru Aldundiak komunikazioa bidali gabe, edozein talde batzarkidek gaia Ogasun eta Finantza Batzordearen aztergaien zerrendan zuzenean sartzeko eskatu ahal izango du.

2.– Hilabete bakoitzaren lehen hamabost egunen barruan, Foru Aldundiak informazio hau emango du: kontzeptu guztiengatik izandako zerga-bilketa; sarreren itzulketak; eskatutako eta emandako gerorapen eta zatikapenak; eta aurreko hilabetean zehapenekin lotuta eskatutako eta ebatzitako barkamen espedienteak.

Horrez gain, informazioa emango da Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundiek zerga itunduengatik osotara izandako bilketa bateratuari buruz, aurreko lehen epeari dagokionez.

3.– Foru Aldundiak zerga iruzurraren aurka egindako ekintzen berri emango die, hiru hilean behin, Batzar Nagusiei. Informazioak arlo horretan egindako kudeaketaren emaitzak jasoko ditu, hala nola ikuskatutako zergadun portzentajeak eta segmentuak, kudeaketaren ondorioz erregularizatutako ondarea eta baliabideak, eta bestelako datu interesgarriak.

4.– Foru Aldundiak Enplegu Publikoko Eskaintzaren Planari buruz hartutako erabakien berri emango die Batzar Nagusiei, erabaki horiek hartu eta ondorengo hilabetearen barruan.

35. artikulua.– Foru organismo autonomoek aldizka eman beharreko informazioa.

1.– Foru organismo autonomoek, hiru hilean behin, informazioa eman behar diete Batzar Nagusiei aurrekontuaren exekuzioari buruz eta beren finantza egoerari buruz, txosten hauek direla medio:

a) Kreditu aldaketen laburpena.

b) Aurrekontuen exekuzio mailaren laburpena, sarrera eta gastuen egoerei dagokienez.

c) Urte anitzeko gastu konpromisoen exekuzioaren laburpena.

d) Sarreren eta gastuen balantzea partidaka, exekuzio faseen arabera.

e) Egoera balantzea eta galera-irabazien kontua.

f) Ordaintzeke dauden fakturen laburpena, berankortasunari buruzko araudian ezarritako epe haietan betetzen ez denean.

2.– Informazioa formatu digitalean bidaliko da, kalkulu orrietan edo datu baseetan lan egin, aldatu eta aztertu ahal izateko. Txosten bakoitzean aztertzen den hilabetea amaitu eta hurrengoan bidali behar da informazio hori. Epea igarotzen bada foru organismo autonomoak komunikazioa bidali gabe, edozein talde batzarkidek gaia Ogasun eta Finantza Batzordearen aztergaien zerrendan zuzenean sartzeko eskatu ahal izango du.

36. artikulua.– Merkataritzako foru sozietateek eta foru fundazioek aldizka eman beharreko informazioa.

Merkataritzako foru sozietateek eta foru fundazioek, hiru hilean behin, informazioa bidaliko diete Batzar Nagusiei aurrekontuaren exekuzioari buruz eta beren finantza egoerari buruz, txosten hauek direla medio:

a) Zorpetzearen egoera.

b) Egoera balantzea eta galera-irabazien kontua.

c) Ordaintzeke dauden fakturen laburpena, berankortasunari buruzko araudian ezarritako epe haietan betetzen ez denean.

Informazioa formatu digitalean bidaliko da, kalkulu orrietan edo datu baseetan lan egin, aldatu eta aztertu ahal izateko. Txosten bakoitzean aztertzen den hilabetea amaitu eta hurrengoan bidali behar da informazio hori. Epea igarotzen bada merkataritzako foru sozietateak edo foru fundazioak komunikazioa bidali gabe, edozein talde batzarkidek gaia Ogasun eta Finantza Batzordearen aztergaien zerrendan zuzenean sartzeko eskatu ahal izango du.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Berandutze interesa.

2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko ondorioekin, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak (martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua) 26.6 artikuluan aipatzen duen berandutze interesa 100eko 4,0625 izango da.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Tasak eguneratzea.

Gipuzkoako Foru Ogasunaren tasak, hainbat departamentuk kudeatzen dituztenak, zenbateko finkokoak badira oinarriaren ehuneko jakin batek zehazten ez dituelako edo oinarria moneta-unitateetan baloratuta ez dagoelako, 2022an exijititutako zenbatekoetan mantentzen dira 2023. urterako, hargatik eragotzi gabe garraio alorrean zerbitzuak eman eta jarduerak egiteagatik exijitu beharreko tasak arautzen dituen uztailaren 12ko 5/2005 Foru Arauaren 5. artikuluaren 4. apartatuan ezarritakoa.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Balio katastralak eguneratzea.

Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauaren 13. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako, 2023. urtean 2022an aplikatutako balioak mantenduko dira.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga.

Foru arau honek indarra hartzen duenetik aurrera, hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zergari buruzko uztailaren 5eko 16/1989 Foru Arauak 4. artikuluko 3. apartatuan aipatzen duen sorreraldiaren arabera lurraren balioari sortzapenaren unean aplikatu beharreko koefizienteen gehieneko zenbatekoak honako hauek izango dira:

(Ikus .PDF)
BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Gipuzkoako Lurralde Historikoko AP-8 eta AP-1 autobideak eta A-636 autobia erabiltzeko kanona.

1.– 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, AP-8 eta AP-1 autobideak eta A-636 autobia erabiltzeko kanonaren zenbatekoak, Gipuzkoako Lurralde Historikotik igarotzen den ibilbidean, 2022an eska daitekeen zenbatekoari 1,0225 koefizientea aplikatzearen ondoriozko zenbatekora igoko dira, eta zenbateko hauek izango dituzte (BEZa barne):

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

2.– Dirutan egindako ordainketa esanguratsua den irteera-/itzulera-operazioetan aldaketa errazteko eta trafikoaren arintasuna hobetzeko, AP-8 autobideko Donostia E./Behobia eta Oiartzun/Behobia arteko mugimenduetan, edo alderantziz, ibilgailu arinentzako zenbatekoa 2,90 eurokoa izango da 2023ko uztailaren 14tik irailaren 3ra bitartean, biak barne.

3.– Joan-etorriagatiko kenkari gehigarria, ekainaren 15eko 4/2010 Foru Dekretu-Arauaren 3. artikuluan arautua, % 2,25 handituko da, eta 2023. urterako 0,55 euro izango da.

4.– Ekainaren 15eko 4/2010 Foru Dekretu-Arauaren 3 bis artikuluan eta azaroaren 6ko 4/2020 Foru Arauaren bigarren xedapen gehigarrian araututako hileko gastuaren muga, 2022an aplikatzekoa, % 2,25 handituko da, eta 35,25 euro izango dira 2023an.

5.– Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2018rako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 26ko 3/2017 Foru Arauaren hirugarren xedapen gehigarriaren 6. apartatuan zehaztutako hileko gastuaren muga kalkulatzeko, Abadińoko lotura ere Gipuzkoarekin parekatzen da.

SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia-Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras SAren artean sinatutako hitzarmen orokorra eta hitzarmen espezifikoak.

«Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia-Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras S.A.»k eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako hitzarmen orokorrak eta hitzarmen orokor horren esparruan sinatutako edo etorkizunean sinatuko diren hitzarmen espezifikoek indarrean jarraituko dute, kasuan kasuko hitzarmenari lotutako ekonomia eta finantza plana erabat bete arte. Nolanahi ere, hitzarmen horien gehieneko indarraldia ez da hogei urtetik gorakoa izango, formalizatzen direnetik zenbatzen hasita.

ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki korporazioetako kideen ordainsarien gehieneko mugak zehaztea.

1.– Asistentziengatik eta ordainsari kontzeptu guztiengatik toki korporazioetako kideek jaso dezaketen zenbatekoaren gehieneko mugak ondorengo taularen araberakoak izango dira, kanpoan utzita, hala balegokio, zerbitzu berezien egoeran dauden karrerako funtzionarioek jaso ditzaketen hirurtekoak, eta kontuan izanda, besteak beste, toki entitatearen izaera eta biztanleria:

(Ikus .PDF)

2.– Lurralde historikoko hiriburuari aplikatu beharreko gehieneko muga 101.900,00 euro izango da; betiere Eusko Jaurlaritzako sailburuari dagokion ordainsaria eguneratzen den baldintza beretan eguneratuta.

3.– «1.000tik 5.000ra» arteko tarterako muga Eusko Jaurlaritzako zuzendari baten ordainsaria - % 15 izango da, bi baldintza hauek betetzen direnean: toki entitateak 2.000 biztanle baino gehiago izatea, batetik; eta, bestetik, likidatutako azken ekitaldiko datuen arabera, zor publikoaren helburu nagusia betetzea edo, hori beteko ez balu, indarrean dagoen plan ekonomiko-finantzarioan ezarritako helburua betetzea.

4.– 1.000 biztanletik beherako udalerrietan toki korporazioko kideek, salbuespen gisa, dedikazio partzialez gauzatzen dituztenean beren karguak, horien ordainsarien gehieneko muga honela kalkulatuko da: «1.000tik 5.000ra» arteko tartearen mugari dagokion dedikazio ehunekoa aplikatuta.

5.– Dedikazio partzialen gehieneko mugak honela kalkulatuko dira: xedapen gehigarri honen 1. zenbakian aurreikusitako taularen arabera dagozkienei toki entitateak erabakitako dedikazio ehunekoa aplikatuta.

6.– Xedapen gehigarri honen 1. zenbakian ezarri diren mugak Eusko Jaurlaritzako aipatu karguen ordainsariak eguneratzen direnaren arabera eguneratuko dira.

ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Kreditu gehigarriak.

Ogasuneko eta Finantzetako foru diputatuak kreditu gehigarriak onartu ahal izango ditu diruzaintzako gerakinaren kargura, aurrekontuari aplikatu gabe dauden eta 2022ko abenduaren 31n «Aurrekontuari aplikatu gabeko eragiketen hartzekodunak» kontuan kontabilizatu diren betebeharrei edo horien baliokideei erantzuteko, aplikagarria den araudian xedatutako eran.

2.– Ogasuneko eta finantzetako foru diputatuak mendiak hobetzeko funtserako kreditu gehigarriak onartu ahal izango ditu diruzaintzako gerakinaren kargura, betiere funts horretan kontzeptu horretarako gordetako zenbatekoaren mugarekin.

3.– Ogasuneko eta finantzetako foru diputatuak kreditu gehigarriak onartu ahal izango ditu, diruzaintzako gerakinaren kargura, konkurtso prozesuetan eta beste edozein bilketa prozeduratan ondasunak eta eskubideak eskuratzeko.

4.– Ogasuneko eta finantzetako foru diputatuak kreditu gehigarriak onartu ahal izango ditu, 2022an jasotako COVID funtsek sortutako diruzaintzako gerakinaren kargura, 684/2021 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.

5.– 2023ko ekitaldian, Diputatuen Kontseiluak kreditu gehigarriak onartu ahal izango ditu, Ogasuneko eta Finantzetako diputatuak proposatuta, diruzaintzako gerakinaren kargura, kudeaketako berezko aurrekontuaren % 4ko gehienezko mugarekin. Ondorengo beharretatik sortutakoak asetzeko izango dira:

– Egoera ekonomikoak sortuak.

– Proiektu estrategikoen exekuzioak sortuak.

– Erresidentzien eredu berriaren garapenera lotutako inbertsioek sortuak.

BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Baimentzea 2023an Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAUri maileguei lotutako finantza-eragiketak.

1.– 2023ko ekitaldian, Ogasun eta Finantza Departamentuak beharrezko finantza-eragiketak egin ahal izango ditu Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU-rekin 2011n itundutako maileguetan eskuratutako kontratu betebeharrak asetzeko. Horiek diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatuko dira, eta gehieneko zenbatekoa amortizatzeke dagoen kapital bizia izango da, zorpetze bateratua handitu gabe.

Interes tasa aplikagarriaren, marjinaren eta beste finantzaketa baldintza batzuen mugak sozietate horrek 2011n hasieran hitzartutakoak izango dira.

2.– Finantzaketa eragiketen ordezkapena finantza entitateek egitekotan, Gipuzkoako Foru Aldundiak abal bat edo honen ordezko beste berme mota batzuk eman ahal izango ditu, betiere 6. Artikuluan ezarritako mugaren barruan.

HAMARGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Berreskuratze-, eraldaketa- eta erresilientzia-planei lotutako funtsak kudeatzeko hitzarmenen izapidetzea.

Dagozkion funtsen izapideak arintzeko, 17. artikuluan aipatzen diren berreskuratze-, eraldaketa- eta erresilientzia-planei lotutako funtsak kudeatzea xede duten hitzarmenak Gipuzkoako Batzar Nagusiek lehentasunez eta presaz berretsi beharko dituzte, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Erakunde Antolaketari, Gobernuari eta Administrazioari buruzko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauaren 8.3.c) artikuluarekin bat etorriz.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA.– Aurrekontuaren egokitzapen teknikoak.

Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusiari baimena ematen zaio aurrekontuan bidezko egokitzapen teknikoak egiteko, horiek beharrezkoak direnean berrantolaketa administratiboak egin direlako edo aurreko ekitaldian konprometitu bai baina gauzatu ez diren gastuak –gastu txertatu gabeak– aurrekontuari egotzi behar zaizkiolako, edo, duten helburua sarrerak eta gastuak kontabilitatean egoki egoztea denean. Behar diren aurrekontu partidak sortuko ditu horretarako.

Gizarte Politiketako foru diputatuari baimena ematen zaio Uliazpi Fundazioa eta Kabia foru organismo autonomoen aurrekontuan bidezko egokitzapen teknikoak egin ditzan, baldin eta haien helburua gastuak kontabilitatean egoki egoztea bada. Horretarako, behar diren aurrekontu partidak sortuko dira, kredituen lotura mailaren barruan.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Saldoen arazketa.

Ogasun eta Finantza Departamentuari dagokio kontuetan sortutako saldoak zuzentzea eta araztea, benetan exijigarri edo egingarriak diren kredituak eta zorrak kontabilitatean jasota gera daitezen.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Aurrekontua luzatzea.

2023. urteko aurrekontuaren luzapenaldian zehar, halakorik balego, aurrekontu kredituen eta haien aldaketen araubide orokorra Finantza eta Aurrekontu Araubideari buruzko Foru Arauaren 78. artikuluan eta foru arau honen III. tituluan ezarritakoa izango da.

Era berean, aurrekontuaren luzapenaldian zehar, aplikagarriak izango dira II., IV., V. eta VII. tituluetan jasotako artikuluak, eta foru arau honetako xedapen gehigarriak, xedapen iragankorrak eta azken xedapenak.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga.

2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldaketa hauek sartzen dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauan:

Bat.– 73. artikulua honela geratzen da idatzita:

«73. artikulua.– Murriztapena batera tributatzeagatik.

1.– Foru arau honen 97. artikuluan xedatutakoari jarraituz batera tributatzea aukeratzen den kasuetan, oinarri ezargarri orokorra 4.682 euro murriztuko da urtean autolikidazio bakoitzeko.

2.– Foru arau honen 97. artikuluko 2. apartatuan aipatzen diren familia unitateen kasuan, aurreko apartatuan adierazitako murriztapena 4.067 eurokoa izango da.»

Bi.– 75. artikuluko 1. apartatua honela geratzen da idatzita:

«1.– Oinarri likidagarri orokorrari ondoko eskalan adierazten diren karga tasak aplikatuko zaizkio:

(Ikus .PDF)

Hiru.– 77. artikulua honela geratzen da idatzita:

«77. artikulua.– Kuota gutxitzea.

Zergadunek 1.544 euro gutxitu ahal izango dute kuotatik autolikidazio bakoitzeko, foru arau honen 74. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.»

Lau.– 79. artikuluko 1. eta 2. apartatuak honela geratzen dira idatzita:

«1.– Zergadunarekin bizi den ondorengo ahaide bakoitzeko, kenkari hau egingo da:

– 651 euro urtean, lehenengoagatik.

– 806 euro urtean, bigarrenagatik.

– 1.359 euro urtean, hirugarrenagatik.

– 1.606 euro urtean, laugarrenagatik.

– 2.098 euro urtean, bosgarren eta hurrengo bakoitzarengatik.

2.– Zergadunarekin bizi den sei urtetik beherako ondorengo ahaide bakoitzeko, aurreko apartatuaren arabera dagokion kenkariaz gain, 376 euroko kenkari osagarria egingo da urtean.»

Bost.– 81. artikuluaren 1. apartatuko lehen paragrafoa honela geratzen da idatzita:

«1.– Urte natural osoan zergadunarekin modu jarraitu eta iraunkorrean bizi den aurreko ahaide bakoitzeko 313 euroko kenkaria aplikatu ahal izango da.»

Sei.– 83. artikulua honela geratzen da idatzita:

«83. artikulua.– Kenkaria adinarengatik.

1.– Oinarri ezargarria 20.000 eurokoa edo txikiagoa duen 65 urtetik gorako zergadun bakoitzeko, 375 euroko kenkaria aplikatuko da.

Zergadunak 75 urte baino gehiago baditu, eta haren oinarri ezargarria 20.000 eurokoa edo txikiagoa bada, aurreko paragrafoan aipatutako kenkaria 682 eurokoa izango da.

2.– Oinarri ezargarria 20.000 eurotik gorakoa eta 30.000 eurotik beherakoa duten 65 urtetik gorako zergadunek 375 euroko kenkaria aplikatuko dute, oinarri ezargarria 20.000 euro gutxitzetik ateratzen den zenbatekoa bider 0,0375 eginda ateratzen den emaitza kenduta.

3.– Oinarri ezargarria 20.000 eurotik gorakoa eta 30.000 eurotik beherakoa duten 75 urtetik gorako zergadunek 682 euroko kenkaria aplikatuko dute, oinarri ezargarria 20.000 euro gutxitzetik ateratzen den zenbatekoa bider 0,0682 eginda ateratzen den emaitza kenduta.

4.– Artikulu honen ondorioetarako, oinarri ezargarritzat hartuko da foru arau honen 65. eta 66. artikuluetan aurreikusitako oinarri ezargarri orokorra eta aurrezpenarena batuta ateratzen den zenbatekoa. Oinarri ezargarri orokorrak saldo negatiboa ematen badu, zero konputatuko da aipatutako baturaren ondorioetarako.

Dena den, oinarri ezargarri orokorrean eta, hala badagokio, aurrezpenaren oinarri ezargarrian pentsio konpentsagarrien eta urteko mantenurako ordainketen murriztapena aplikatzen bada foru arau honen 69. artikuluan ezarritakoaren arabera, murriztapen horrek aurreko paragrafoan xedatutakoari jarraituz kalkulatutako oinarri ezargarria gutxituko du.»

Zazpi.– Honela geratzen dira idatzita 101.2 artikuluko a) eta b) letrak:

«a) 14.000 euro bitarteko lan etekin gordinak urtean, banaka aitortzen bada. Batera aitortzen den kasuetan, muga hori etekin mota hau lortzen duen zergadun bakoitzari dagokionez aplikatuko da.

b) 14.000 eurotik gorako eta 20.000 euro bitarteko lan etekin gordinak urtean, banaka aitortzen bada, non eta ez dauden sartuta ondorengo 3. apartatuan jasotako kasuetako batean. Batera aitortzen bada, muga hori etekin mota hau lortzen duen zergadun bakoitzari dagokionez aplikatuko da.»

Zortzi.– Honela geratzen dira idatzita 101.3 artikuluko a) eta b) letrak:

«a) Lan etekinak ordaintzaile batetik baino gehiagotik jasotzen diren kasu guztietan. Hala ere, ez dute autolikidazioa aurkeztu beharrik izango baldin eta bigarren eta gainerako ordaintzaileetatik jasotako zenbatekoen batura, zenbatekoaren hurrenkerari jarraituta, ez bada urtean 2.000 eurotik gorakoa.

b) Lan etekinak ordaintzaile batetik jaso arren, ekitaldiaren barruan lan kontratu bat baino gehiago sinatu dutenean, laborala izan edo administratiboa izan, edo indarrean zegoena luzatu dutenean.»

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Kuotaren murrizketa gehigarria pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, prezioen igoeraren ondorioak arintzeko.

1.– Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga ordaintzen duten zergadunen oinarri ezargarri orokorra 30.000 euro edo gutxiago bada, 200 euro murriztuko zaie kuota 2023ko zergaldian, autolikidazio bakoitzeko.

2.– Zergadunen oinarri ezargarri orokorra 30.000 euro baino gehiago eta 35.000 euro baino gutxiago bada, oinarri ezargarri orokorra 30.000 euroan murrizteak ematen duen zenbatekoa bider 0,04 egingo da, eta ateratzen den emaitza 200 euroko kuotari kenduko zaio, autolikidazio bakoitzeko.

3.– Kuotaren murrizketa horrek Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauaren 74. artikuluko lehen marratxoan aipatzen den zenbatekoa gutxituko du, kuota osoa kalkulatzeko.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Aldatzea martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorra.

92.1 artikuluko c) letra aldatzen da martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrari buruzkoan, eta honela geratzen da idatzita:

«c) Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzarekin eta Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaileekin eta zerbitzu orokorrekin elkarlanean aritzea Gizarte Segurantzaren sistemako kotizazioetan eta kuoten bilketan gertatzen den iruzurraren aurka egiteko eta sistema horren kargurako prestazioak lortu eta baliatzean dagoen iruzurraren kontra borrokatzeko, eta, orobat, Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileekin elkarlanean aritzea Estatuko Osasun Sistemaren prestazioei erabiltzaile bakoitzak egin beharreko ekarpen maila zehazteko edo Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko 308. artikuluan aipatzen diren langile autonomoen kotizazioak erregularizatzeko.»

AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA.– Aldatzea 5/2001 Foru Araua, abenduaren 3koa, Gipuzkoako A-15 eta N-1 errepideetan salgaien garraioan aritzen diren ibilgailu astunek errepidea erabiltzeagatik ordaindu beharreko kanona ezartzen duena.

Bat.– Aldatu egiten da Gipuzkoako A-15 eta N-1 errepideetan salgaien garraioan aritzen diren ibilgailu astunek errepidea erabiltzeagatik ordaindu beharreko kanona ezartzen duen abenduaren 3ko 5/2021 Foru Arauaren 8. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

«8. artikulua. Kanonaren zenbatekoak.

1.– Kanonaren zenbatekoak ibilgailuaren EURO emisioen arabera bereiziko dira, II. eta III. eranskinetan ezarritako zenbatekoen (BEZa barne) gaineko sailkapen eta ehuneko honen arabera:

(Ikus .PDF)

2.– Ordaindu beharreko zenbatekoa honela kalkulatuko da: 1. ataleko taulan zehaztutako ehunekoak bider II. eta III. eranskinetan ezarritako zenbatekoak, bigarren hamartarrera biribilduta.

3.– 1., 2. eta 3. taldeei dagokien kanona aplikatzeko, informazio hau eman beharko zaio Bidegi SAri, eta eguneratuta egon beharko du:

a) Indarrean dagoen zirkulazio baimena edo agiri baliokidea.

b) Ibilgailuaren dokumentazio teknikoa, ibilgailuaren EURO emisio mota eta zein jardueratarako den adierazita.

c) Ordaintzeko TAG gailu telematiko bat identifikatzea, ibilgailuaren matrikularekin lotzeko.

d) Harremanetarako datuak, komunikazioetarako.

Bidegi SA 1., 2. eta 3. taldeei dagozkien kanonaren zenbatekoak aplikatzen hasiko da gehienez ere hilabeteko epean, EURO emisioen araberako bereizketa aplikatu ahal izateko beharrezko informazio osoa aurkeztu dela jasotzen den egunetik zenbatzen hasita».

Bi.– Abenduaren 3ko 5/2021 Foru Arauari, Gipuzkoako A-15 eta N-I errepideetan salgaien garraioan aritzen diren ibilgailu astunek errepidea erabiltzeagatik ordaindu beharreko kanona ezartzen duenari, 8 bis artikulua gehitzen zaio, eta honela idatzita geratzen da:

«8 bis artikulua. Deskontuak.

1.– Deskontu hauek ezartzen dira egindako bidaien arabera:

– % 10eko deskontua. Deskontu hori hilabete natural bakoitzeko hogeita batgarrenaren eta berrogeita hamargarrenaren arteko bidaien zenbatekoari aplikatuko zaio.

– % 13ko deskontua. Deskontu hori hilabete natural bakoitzeko berrogeita hamaikagarren bidaiatik aurrerako zenbatekoari aplikatuko zaio.

Bidaien zenbaketa, deskontuak aplikatzeko, ordena kronologikoaren arabera egingo da, bidaiatzat hartuta bidesari-sistemaren sarrera eta irteera bat.

2.– Artikulu honetan araututako deskontuak baliatzeko, Bidegi SArekin azpiegiturak erabiltzeagatiko kanonaren ordainketan egunean egon beharko da, eta erakunde horri informazio hau eman beharko zaio, eguneratuta mantendu beharko dena:

a) Indarrean dagoen zirkulazio baimena edo agiri baliokidea.

b) Ibilgailuaren fitxa teknikoa.

c) Ordaintzeko TAG gailu telematiko bat identifikatzea, ibilgailuaren matrikularekin lotzeko.

d) Harremanetarako datuak, komunikazioetarako.

e) Deskontuen zenbatekoa ordaintzeko gaitutako banku-kontu baten titulartasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

Beharrezko dokumentazioa aurkeztu ondoren, Bidegi SAk deskontuak aplikatuko dizkie hurrengo hilabete naturaletik aurrera egiten diren bidaiei.

Baldintzak deskontualdi osoan bete beharko dira.

3.– Deskontuak hilero aplikatuko dira TAG ordainketa telematikoko gailu bat lotuta duen matrikula bakoitzeko

Matrikula horri lotutako TAG ordainketa telematikoko gailuaz bestelako ordainketa sistema bat erabiltzen den edozein bidaiak ez du deskonturik izango.

Ordaintzeko gailu telematiko bat erabiltzen bada lotuta dagoen ibilgailua ez den beste ibilgailu batean, ezarritako baldintzak ez direla bete ulertuko da.

4.– Baldintza horiek betetzen ez badira, deskontuak izateko eskubidea galduko da. Hori dela eta, ez-betetze aldian sortu diren eta oraindik aplikatu ez diren deskontu guztiak baliogabetuko dira. Halaber, denboraldi horretan egin diren deskontuak itzuli beharko dira».

Hiru.– Gipuzkoako A-15 eta N-I errepideetan salgaien garraioan aritzen diren ibilgailu astunek errepidea erabiltzeagatik ordaindu beharreko kanona ezartzen duen abenduaren 3ko 5/2021 Foru Arauaren xedapen gehigarri bakarra lehen xedapen gehigarri bihurtzen da, eta bigarren xedapen gehigarri bat gehitzen da, honela idatzita:

«BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Egindako bidaien araberako deskontuak aplikatzea.

Egindako bidaien araberako deskontuak, 8 bis artikuluan aurreikusitakoak, 2023ko urriaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen».

AZKEN XEDAPENETAKO BOSGARRENA.– Ekainaren 15eko 4/2010 Foru Dekretu Araua aldatzea, AP-1 eta AP-8 autobideak Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zatian erabiltzeko kanonak ezartzekoa.

Bat.– Artikulu berri bat eransten zaio, 5.a, AP-1 eta AP-8 autobideak Gipuzkoako zatian erabiltzeagatiko kanonaren zenbatekoak finkatzen dituen ekainaren 15eko 4/2010 Foru Dekretu-Arauari, honela idatzita:

«5. artikulua. Gipuzkoako Lurralde Historikoan, AP-1 eta AP-8 autobideetako deskontu planari atxikita ez dauden eta pertsona fisikoei aplikatu beharreko deskontuak, kenkari gehigarria eta hileko gastu-muga.

1.– 2.1, 3 eta 3.bis artikuluetan, hurrenez hurren, aurreikusitako deskontuak, kenkari gehigarria eta hileko gastu-muga baliatzeko, 2.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten pertsona fisikoek inolako jarduera profesional, enpresarial edo ekonomikori atxikita ez dagoen ibilgailu arin baten jabeak edo errentariak izan beharko dute epe luzera, Bidegi SArekin azpiegiturak erabiltzeko kanonaren ordainketan egunean egon beharko dute, eta informazio hau eman beharko diote erakunde horri, eguneratuta mantendu beharko delarik:

a) Ibilgailu arinen indarreko zirkulazio baimena edo agiri baliokidea.

b) Pertsona fisikoak epe luzerako errentamendua egiten badu, errentamendu kontratuaren kopia.

c) Indarrean dagoen nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea.

d) Ordaintzeko TAG gailu telematiko baten titulartasuna egiaztatzen duen dokumentazioa, ibilgailuaren matrikulari lotzeko.

e) Gailuaren titularraren izenean dagoen banku-kontu baten titulartasuna egiaztatzen duen dokumentazioa, deskontuei dagokien zenbatekoa ordaintzeko.

Beharrezko informazio guztia eman ondoren, Bidegi SAk deskontuak, kenkari gehigarria eta gastuaren hileko muga aplikatuko dizkie hurrengo hilabete naturaletik aurrera egiten diren bidaiei.

Baldintzak deskontualdi osoan bete beharko dira.

2.– Deskontuak eta kenkari gehigarriak hilero aplikatuko dira TAG ordainketa telematikoko gailu bat lotuta duen matrikula bakoitzeko.

Matrikula horri lotutako TAG ordainketa telematikoko gailuaz bestelako ordainketa sistema bat erabiltzen duten bidaiek ez dute deskonturik izango, ezta kenkari gehigarririk ere.

Ordaintzeko gailu telematiko bat erabiltzen bada lotuta dagoen ibilgailua ez den beste ibilgailu batean, ezarritako baldintzak ez direla bete ulertuko da.

3.– Baldintza horiek betetzen ez badira, deskontu-eskubidea, kenkari gehigarria eta hileko gastuaren muga galduko dira. Hori dela eta, ez-betetze aldian sortu diren eta oraindik aplikatu ez diren deskontu guztiak baliogabetuko dira. Halaber, denboraldi horretan egin diren deskontuak, kenkariak eta hileko gastuaren muga itzuli beharko dira».

Bi.– Artikulu berri bat eransten zaio, 6.a, AP-1 eta AP-8 autobideak Gipuzkoako zatian erabiltzeagatiko kanonaren zenbatekoak finkatzen dituen ekainaren 15eko 4/2010 Foru Dekretu-Arauari, honela idatzita:

«6. artikulua. Kanonaren zenbatekoa salgaiak garraiatzeko ibilgailu astunen EURO emisio motaren arabera bereiztea.

1.– Salgaiak errepidez garraiatzeko soilik diren eta 3,5 tonatik gorako baimendutako gehieneko masa duten ibilgailu motordunentzat edo ibilgailu artikulatuen taldeentzat, kanonaren zenbatekoak ibilgailuaren EURO emisio motaren arabera bereiziko dira, hurrengo ataleko taularen arabera.

2.– Ordaindu beharreko zenbatekoa honela kalkulatuko da: hurrengo taulan zehaztutako ehunekoak bider ibilgailu astunen bi kategoriei aplikatu beharreko kanonaren zenbatekoak (BEZa barne), bigarren hamartarrera biribilduta:

(Ikus .PDF)

3.– 1., 2. eta 3. taldeei dagokien kanona aplikatzeko, informazio hau eman beharko zaio Bidegi SAri, eta eguneratuta egon beharko du:

a) Indarrean dagoen zirkulazio baimena edo agiri baliokidea.

b) Ibilgailuaren dokumentazio teknikoa, ibilgailuaren EURO emisio mota eta zein jardueratarako den adierazita.

c) Ordaintzeko TAG gailu telematiko baten titulartasuna egiaztatzen duen dokumentazioa, ibilgailuaren matrikulari lotzeko.

d) Harremanetarako datuak, komunikazioetarako.

Bidegi SA 1., 2. eta 3. taldeei dagozkien kanonaren zenbatekoak aplikatzen hasiko da gehienez ere hilabeteko epean, EURO emisioen araberako bereizketa aplikatu ahal izateko beharrezko informazio osoa aurkeztu dela jasotzen den egunetik zenbatzen hasita».

Hiru.– Artikulu berri bat eransten zaio, 7.a, AP-1 eta AP-8 autobideak Gipuzkoako zatian erabiltzeagatiko kanonaren zenbatekoak finkatzen dituen ekainaren 15eko 4/2010 Foru Dekretu-Arauari, honela idatzita:

«7. artikulua. Egindako bidaien arabera beste erabiltzaile batzuei aplika dakizkiekeen deskontuak.

1.– Egindako bidaien arabera dagokien kanonaren zenbatekoaren gaineko deskontu hauek ezartzen dira 4/2010 Foru Dekretuaren 2. eta 5. artikuluetan araututako deskontuen onuradun ez diren ibilgailu arinentzat eta ibilgailu astunentzat:

– % 10eko deskontua. Deskontu hori hilabete natural bakoitzeko hogeita batgarrenaren eta berrogeita hamargarrenaren arteko bidaien zenbatekoari aplikatuko zaio.

– % 13ko deskontua. Deskontu hori hilabete natural bakoitzeko berrogeita hamaikagarren bidaiatik aurrerako zenbatekoari aplikatuko zaio.

Bidaien zenbaketa, deskontuak aplikatzeko, ordena kronologikoaren arabera egingo da, bidaiatzat hartuta bidesari-sistemaren sarrera eta irteera bat.

2.– Artikulu honetan araututako deskontuak baliatzeko, Bidegi SArekin azpiegiturak erabiltzeagatiko kanonaren ordainketan egunean egon beharko da, eta erakunde horri informazio hau eman beharko zaio, eguneratuta mantendu beharko dena:

a) Indarrean dagoen zirkulazio baimena edo agiri baliokidea.

b) Ibilgailuaren fitxa teknikoa.

c) Ordaintzeko TAG gailu telematiko baten titulartasuna egiaztatzen duen dokumentazioa, ibilgailuaren matrikulari lotzeko.

d) Harremanetarako datuak, komunikazioetarako.

e) Gailuaren titularraren izenean dagoen banku-kontu baten titulartasuna egiaztatzen duen dokumentazioa, deskontuei dagokien zenbatekoa ordaintzeko.

Beharrezko dokumentazioa aurkeztu ondoren, Bidegi SAk deskontuak aplikatuko dizkie hurrengo hilabete naturaletik aurrera egiten diren bidaiei.

Baldintzak deskontualdi osoan bete beharko dira.

3.– Deskontuak hilero aplikatuko dira TAG ordainketa telematikoko gailu bat lotuta duen matrikula bakoitzeko.

Matrikula horri lotutako TAG ordainketa telematikoko gailuaz bestelako ordainketa sistema bat erabiltzen den edozein bidaiak ez du deskonturik izango.

Ordaintzeko gailu telematiko bat erabiltzen bada lotuta dagoen ibilgailua ez den beste ibilgailu batean, ezarritako baldintzak ez direla bete ulertuko da.

4.– Baldintza horiek betetzen ez badira, deskontuak izateko eskubidea galduko da. Hori dela eta, ez-betetze aldian sortu diren eta oraindik aplikatu ez diren deskontu guztiak baliogabetuko dira. Halaber, denboraldi horretan egin diren deskontuak itzuli beharko dira».

Lau.– Artikulu berri bat eransten zaio, 8.a, AP-1 eta AP-8 autobideak Gipuzkoako zatian erabiltzeagatiko kanonaren zenbatekoak finkatzen dituen ekainaren 15eko 4/2010 Foru Dekretu-Arauari, honela idatzita:

«8. artikulua. Autobus eta autokarretarako murrizketak.

1.– Xedapen gehigarri honetan xedatutakoaren ondorioetarako, autobus edo autokar gisa ulertzen da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1999/62/EE Zuzentarauak, 1999ko ekainaren 17koak, bide-azpiegiturak erabiltzeagatik ibilgailuei kargak aplikatzeari buruzkoak, 2.1 artikuluaren 20. paragrafoan jasotako definizioaren arabera, ibilgailu astun bat, baldin eta ibilgailuaren baimendutako gehieneko masa 3,5 T baino handiagoa bada eta zortzi bidaiari baino gehiago garraiatzeko bada, gidariaz gain.

2.– Autobus eta autokarrei dagokienez, kanonaren zenbatekoa % 50 murriztuko da, 1. ibilgailu astunentzat eta 2. ibilgailu astunentzat indarrean dauden kanonen aldean.

Murrizketa hori bateragarria da 7. artikuluan definitutako deskontuekin, eta deskontua egin aurretik aplikatuko da.

3.– Artikulu honetan araututako murrizketa baliatzeko, beharrezkoa izango da Bidegi SArekin azpiegiturak erabiltzeko kanonaren ordainketa egunean izatea eta erakunde horri informazio hau ematea, eguneratuta mantendu beharko delarik:

a) Indarrean dagoen zirkulazio baimena edo agiri baliokidea.

b) Ibilgailuaren fitxa teknikoa, non ibilgailuaren erabilera zehaztuko baita.

c) Ordaintzeko TAG gailu telematiko baten titulartasuna egiaztatzen duen dokumentazioa, ibilgailuaren matrikulari lotzeko.

d) Harremanetarako datuak, komunikazioetarako.

e) Gailuaren titularraren izenean dagoen banku-kontu baten titulartasuna egiaztatzen duen dokumentazioa, deskontuei dagokien zenbatekoa ordaintzeko.

Beharrezko informazio guztia eman ondoren, Bidegi SAk deskontuak aplikatuko dizkie hurrengo hilabete naturaletik aurrera egindako bidaiei.

Baldintzak deskontualdi osoan bete beharko dira.

4.– Deskontuak hilero aplikatuko dira TAG ordainketa telematikoko gailu bat lotuta duen matrikula bakoitzeko.

Matrikula horri lotutako TAG ordainketa telematikoko gailuaz bestelako ordainketa sistema bat erabiltzen den edozein bidaiak ez du deskonturik izango.

Ordaintzeko gailu telematiko bat erabiltzen bada lotuta dagoen ibilgailua ez den beste ibilgailu batean, ezarritako baldintzak ez direla bete ulertuko da.

5.– Baldintza horiek betetzen ez badira, deskontuak izateko eskubidea galduko da. Hori dela eta, ez-betetze aldian sortu diren eta oraindik aplikatu ez diren deskontu guztiak baliogabetuko dira. Halaber, denboraldi horretan egin diren deskontuak itzuli beharko dira».

Bost.– Xedapen gehigarri bat eransten zaio, AP-1 eta AP-8 autobideak Gipuzkoako zatian erabiltzeagatiko kanonaren zenbatekoak finkatzen dituen ekainaren 15eko 4/2010 Foru Dekretu-Arauari, honela idatzita:

«XEDAPEN GEHIGARRIA.– 6., 7. eta 8. artikuluetan xedatutakoa aplikatzea.

1.– Salgaiak garraiatzeko ibilgailu astunen EURO emisio motaren araberako kanonaren zenbatekoaren bereizketa, 6. artikuluan aurreikusitakoa, 2023ko urriaren 1etik aurrera hasiko da aplikatzen, eta atzeraeragina izango du Bidegi SAk artikulu horretan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen egunera arte.

2.– Egindako bidaien arabera beste erabiltzaile batzuei aplikatu beharreko deskontuak, 7. artikuluan aurreikusitakoak, 2023ko urriaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen.

3.– Autobus eta autokarrentzako murrizketa, 8. artikuluan aurreikusitakoa, 2023ko urriaren 1etik aurrera hasiko da aplikatzen, eta Bidegi SAk artikulu horretan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu eta hurrengo hilabete naturalera arteko atzeraeragina izango du».

AZKEN XEDAPENETAKO SEIGARRENA.– Aldatzea azaroaren 6ko 4/2020 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko A-636 autobian Beasain-Bergara arteko zati batzuk erabiltzeagatik ordainduko den kanona arautzen duena.

Bat.– Azaroaren 6ko 4/2020 Foru Arauari, Gipuzkoako Lurralde Historikoko A-636 autobian Beasain-Bergara arteko zati jakin batzuk erabiltzeagatik ordainduko den kanona arautzen duenari, 8 bis artikulua gehitzen zaio, honela idatzita:

«8 bis artikulua. Kanonaren zenbatekoa salgaiak garraiatzeko ibilgailu astunen EURO emisio motaren arabera bereiztea.

1.– Salgaiak errepidez garraiatzeko soilik diren eta 3,5 tonatik gorako baimendutako gehieneko masa duten ibilgailu motordunentzat edo ibilgailu artikulatuen taldeentzat, kanonaren zenbatekoak ibilgailuaren EURO emisio motaren arabera bereiziko dira, hurrengo ataleko taularen arabera.

2.– Ordaindu beharreko zenbatekoa honela kalkulatuko da: hurrengo taulan zehaztutako ehunekoak bider ibilgailu astunen bi kategoriei aplikatu beharreko kanonaren zenbatekoak (BEZa barne), bigarren hamartarrera biribilduta:

(Ikus .PDF)

3.– 1., 2. eta 3. taldeei dagokien kanona aplikatzeko, informazio hau eman beharko zaio Bidegi SAri, eta eguneratuta egon beharko du:

a) Indarrean dagoen zirkulazio baimena edo agiri baliokidea.

b) Ibilgailuaren dokumentazio teknikoa, ibilgailuaren EURO emisio mota eta zein jardueratarako den adierazita.

c) Ordaintzeko TAG gailu telematiko bat identifikatzea, identifikatutako matrikularekin lotzeko edo alta emanda egotea 10.b) artikuluan aurreikusitako erregistro telematikoan.

d) Harremanetarako datuak, komunikazioetarako.

Bidegi SA 1., 2. eta 3. taldeei dagozkien kanonaren zenbatekoak aplikatzen hasiko da gehienez ere hilabeteko epean, EURO emisioen araberako bereizketa aplikatu ahal izateko beharrezko informazio osoa aurkeztu dela jasotzen den egunetik zenbatzen hasita».

Bi.– Azaroaren 6ko 4/2020 Foru Arauari, Gipuzkoako Lurralde Historikoko A-636 autobian Beasain-Bergara arteko zati jakin batzuk erabiltzeagatik ordainduko den kanona arautzen duenari, hirugarren xedapen gehigarria gehitu zaio, honela idatzita:

«HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Beste erabiltzaile batzuei aplika dakizkiekeen deskontuak, egindako bidaien arabera.

1.– Bigarren xedapen gehigarrian araututako deskontuen onuradun ez diren ibilgailu arinentzat eta ibilgailu astunentzat deskontu hauek ezartzen dira, egindako bidaien arabera:

– % 10eko deskontua. Deskontu hori hilabete natural bakoitzeko hogeita batgarrenaren eta berrogeita hamargarrenaren arteko bidaien zenbatekoari aplikatuko zaio.

– % 13ko deskontua. Deskontu hori hilabete natural bakoitzeko berrogeita hamaikagarren bidaiatik aurrerako zenbatekoari aplikatuko zaio.

Bidaien zenbaketa, deskontuak aplikatzeko, ordena kronologikoaren arabera egingo da, bidaiatzat hartuta bidesari-sistemaren sarrera eta irteera bat.

2.– Xedapen gehigarri honetan araututako deskontuak baliatzeko, Bidegi SArekin azpiegiturak erabiltzeagatiko kanonaren ordainketan egunean egon beharko da, eta erakunde horri informazio hau eman beharko zaio, eguneratuta mantendu beharko dena:

a) Indarrean dagoen zirkulazio baimena edo agiri baliokidea.

b) Ibilgailuaren fitxa teknikoa.

c) Ordaintzeko TAG gailu telematiko bat identifikatzea, ibilgailuaren matrikularekin lotzeko.

d) Harremanetarako datuak, komunikazioetarako.

e) Deskontuen zenbatekoa ordaintzeko gaitutako banku-kontu baten titulartasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

Beharrezko informazio guztia eman ondoren, Bidegi SAk deskontuak aplikatuko dizkie hurrengo hilabete naturaletik aurrera egindako bidaiei.

Baldintzak deskontualdi osoan bete beharko dira.

3.– Deskontuak hilero aplikatuko dira TAG ordainketa telematikoko gailu bat lotuta duen matrikula bakoitzeko.

Matrikula horri lotutako TAG ordainketa telematikoko gailuaz bestelako ordainketa sistema bat erabiltzen den edozein joan-etorrik ez du deskonturik izango.

Ordaintzeko gailu telematiko bat erabiltzen bada lotuta dagoen ibilgailua ez den beste ibilgailu batean, ezarritako baldintzak ez direla bete ulertuko da.

4.– Baldintza horiek betetzen ez badira, deskontuak izateko eskubidea galduko da. Hori dela eta, ez-betetze aldian sortu diren eta oraindik aplikatu ez diren deskontu guztiak baliogabetuko dira. Halaber, denboraldi horretan egin diren deskontuak itzuli beharko dira.

5.– Xedapen gehigarri honetan aurreikusitako deskontuak 2023ko urriaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen».

Hiru.– Azaroaren 6ko 4/2020 Foru Arauari, Gipuzkoako Lurralde Historikoko A-636 autobian Beasain-Bergara arteko zati jakin batzuk erabiltzeagatik ordainduko den kanona arautzen duenari, laugarren xedapen gehigarria gehitu zaio, honela idatzita:

«LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Autobus eta autokarretarako murrizketak.

1.– Xedapen gehigarri honetan xedatutakoaren ondorioetarako, autobus edo autokar gisa ulertzen da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1999/62/EE Zuzentarauak, 1999ko ekainaren 17koak, bide-azpiegiturak erabiltzeagatik ibilgailuei kargak aplikatzeari buruzkoak, 2.1 artikuluaren 20. paragrafoan jasotako definizioaren arabera, ibilgailu astun bat, baldin eta ibilgailuaren baimendutako gehieneko masa 3,5 T baino handiagoa bada eta zortzi bidaiari baino gehiago garraiatzeko bada, gidariaz gain.

2.– Autobus eta autokarrei dagokienez, kanonaren zenbatekoa % 50 murriztuko da, 1. ibilgailu astunentzat eta 2. ibilgailu astunentzat indarrean dauden kanonen aldean.

Murrizketa hori bateragarria da 3. xedapen gehigarrian definitutako deskontuekin, eta deskontua egin aurretik aplikatuko da.

3.– Xedapen gehigarri honetan araututako murrizketa baliatzeko, beharrezkoa izango da Bidegi SArekin azpiegiturak erabiltzeko kanonaren ordainketa egunean izatea eta erakunde horri informazio hau ematea, eguneratuta mantendu beharko delarik:

a) Indarrean dagoen zirkulazio baimena edo agiri baliokidea.

b) Ibilgailuaren fitxa teknikoa, non ibilgailuaren erabilera zehaztuko baita.

c) Ordaintzeko TAG gailu telematiko bat identifikatzea, ibilgailuaren matrikularekin lotzeko.

d) Harremanetarako datuak, komunikazioetarako.

e) Deskontuen zenbatekoa ordaintzeko gaitutako banku-kontu baten titulartasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

Beharrezko informazio guztia eman ondoren, Bidegi SAk deskontuak aplikatuko dizkie hurrengo hilabete naturaletik aurrera egindako bidaiei.

Baldintzak deskontualdi osoan bete beharko dira.

4.– Deskontuak hilero aplikatuko dira TAG ordainketa telematikoko gailu bat lotuta duen matrikula bakoitzeko.

Matrikula horri lotutako TAG ordainketa telematikoko gailuaz bestelako ordainketa sistema bat erabiltzen den edozein joan-etorrik ez du deskonturik izango.

Ordaintzeko gailu telematiko bat erabiltzen bada lotuta dagoen ibilgailua ez den beste ibilgailu batean, ezarritako baldintzak ez direla bete ulertuko da.

5.– Baldintza horiek betetzen ez badira, deskontuak izateko eskubidea galduko da. Hori dela eta, ez-betetze aldian sortu diren eta oraindik aplikatu ez diren deskontu guztiak baliogabetuko dira. Halaber, denboraldi horretan egin diren deskontuak itzuli beharko dira.

6.– Xedapen gehigarri honetan aurreikusitako autobus eta autokarretarako murrizketa 2023ko urriaren 1etik aurrera hasiko da aplikatzen, eta Bidegi SAk 3. apartatuan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu eta hurrengo hilabete naturalera arteko atzeraeragina izango du».

Lau.– Aldatu egiten da Gipuzkoako Lurralde Historikoko A-636 autobiako Beasain-Bergara arteko tarte jakin batzuk erabiltzeko kanona arautzen duen azaroaren 6ko 4/2020 Foru Arauaren bigarren xedapen gehigarria, eta honela idatzita geratzen da:

«BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Deskontu aplikagarriak eta hileko gastu-muga.

1.– Ekainaren 15eko 4/2010 Foru Dekretu-Arauak, AP-1 eta AP-8 autobideak Gipuzkoako zatian erabiltzeko kanonak ezartzekoak, 2. eta 5. artikuluetan aurreikusitako deskontuak aplikatuko zaizkie kanona ordaindu behar den A-636 autobiaren zatietako erabiltzaileei, baldin eta aipatutako artikulu horretan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

2.– Deskontu horiek aplikatzeko, A-636 autobian lehenengo arkutik azken arkura igaro arte gehienez 20 minutuz egiten diren bidaiak, noranzko berean, bidaia bakartzat hartuko dira, zein tartetatik igarotzen diren kontuan hartu gabe.

3.– Ekainaren 15eko 4/2010 Foru Dekretu-Arauak, AP-1 eta AP-8 autobideak Gipuzkoako zatian 2010eko uztailaren 1etik aurrera erabiltzeko kanonak ezartzekoak, 3.bis eta 5. artikuluetan aurreikusten duen hileko gastuaren muga aplikatuko zaie kanona ordaindu behar den A-636 autobiaren tarteen erabiltzaileei, baldin eta, hurrenez hurren, foru dekretu-arau horren 2. eta 5. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.»

AZKEN XEDAPENETAKO ZAZPIGARRENA.– Foru arauaren erregelamenduzko garapena.

Diputatuen Kontseiluari baimena ematen zaio foru arau honetan xedatutakoa garatu eta gauzatzeko beharrezko diren xedapen guztiak eman ditzan, Ogasun eta Finantza Departamentuak proposatuta.

AZKEN XEDAPENETAKO ZORTZIGARRENA.– Aplikazio eremua.

Foru arau hau indarrean jarri ondorengo egunetik aurrera foru sektore publikoan sor daitezkeen entitateei bertan ezarritakoa aplikatuko zaie.

AZKEN XEDAPENETAKO BEDERATZIGARRENA.– Indarrean jartzea.

Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala