Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2023ko urtarrilaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
104

IRAGARKIA, 277/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta), interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Euskadiko Farmazialarien Kontseiluak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du zehazki, 207/2022 prozedura arruntaren izapideen ondoriozkoa , Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren ekainaren 30eko Erabakiaren kontra, zeinaren bidez ezesten den martxoaren 15eko 890/2022 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez onartu ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-proben oinarri espezifikoak Fakultatibo Mediko eta Teknikoak lanbide-taldeko Inmunologoa kategoriarako (Inmunologiako FEMT lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako, 2018ko eta 2019ko deialdiari dagokionez. (2022ko apirilaren 5eko EHAA, 68. zk.).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 49 29/1998 Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko abenduaren 15ean.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala