
4. zk., 2023ko urtarrilaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (114 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
103
IRAGARKIA, 207/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Ziortza Arin Zubeldia andreak eta beste 41ek administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu dute ?zehazki, 207/2022 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozkoa?, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren martxoaren 11ko Erabakiaren kontra, zeinaren bidez ezesten den 2021eko azaroaren 25eko Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez onartu ziren Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira hirugarren interesdun izan daitezkeenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2022ko abenduaren 9an
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS