
4. zk., 2023ko urtarrilaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (114 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
102
IRAGARKIA, 793/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salako 3. Sekzioan, ELA sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du –zehazki, 793/2022 prozedura laburtuaren izapideen bidez bideratzen ari da–, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2022ko maiatzaren 17ko Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez onartzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2022rako aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak antolatzen dituen Ente Publikoaren Enplegu Publikoaren Eskaintza.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 2a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS