Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2023ko urtarrilaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
99

IRAGARKIA, honako ebazpen honi buruzkoa: Ebazpena, 2022ko abenduaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea 921/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (prozedura arrunta) dagokion administrazio-espedientea, 2022ko irailaren 7ko Erabakiaren aurkakoa, eta interesdunak izan daitezkeenak epatzen baitira, sala horretan ager daitezen (aipatutako erabaki horren bidez, ezetsi egiten da Funtzionarioen lanpostu-zerrenda onartzen duen 2022ko maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren aurka aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa).

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, prozedura horretan interesdun izan daitezkeen pertsona guztiak epatzen dira, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita bederatzi eguneko epean prozeduran ager daitezen, egoki iritziz gero, beren legezko interesen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 20a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala