
4. zk., 2023ko urtarrilaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA ITUNEKO ARBITRAJE BATZORDEA
96
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen R139/2022 Ebazpena, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako 43/2021 gatazkan emana.
Ezin izan da aurrez aurre jakinarazi Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen R139/2022 Ebazpena, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako 43/2021 gatazkan emana; horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluak xedatutakoa betetzeko.
Ondorio horietarako, 10 egun balioduneko epea izango duzu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, ebazpena jasotzeko, zeinak Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen egoitzan baitaude zure eskura (Gaztelako Atea 15, 1. solairua, 01007 Vitoria- Gasteiz).
Interesduna jakitun egon dadin ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 26a.
Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordeko idazkaria,
JOSE ANTONIO CAYERO BILBAO.
RSS