4. zk., 2023ko urtarrilaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
89
2264/2022 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko jarduneko zuzendari-gerentearena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 2ko 1889/2022 Ebazpenaren bidez behin-behineko eginkizunetarako izendatu zenarena, zeinaren bidez M.ª Loreto Marquet Imaz andrea erizaintzako zuzendariorde kargutik kendu den, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
216/2010 Ebazpenaren bidez, M.ª Loreto Marquet Imaz andrea erizaintzako zuzendariorde izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– M.ª Loreto Marquet Imaz andrea erizaintzako zuzendariorde kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko abenduaren 12an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta ESIko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2022ko abenduaren 12a.
Donostialdelko ESIko jarduneko zuzendari-gerentea,
JOSE AGUSTIN AGIRRE ARANBURU.