Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2023ko urtarrilaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
84

821/2022 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez, María Concepción Fernández Olmeda andrea gainbegirale kargutik kendu den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Apirilaren 13ko 112/2011 Ebazpenaren bidez María Concepción Fernández Olmeda gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Concepción Fernández Olmeda andrea Gainbegirale kargutik kentzea berak ala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek data honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2023ko urtarrilaren 7an.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bidasoa, 2022ko azaroaren 23a.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,

JOSE AGUSTIN AGIRRE ARANBURU.


Azterketa dokumentala