Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2023ko urtarrilaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
83

2093/2022 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Koldo Berganzo Corrales jauna zuzendariorde mediko kargutik kendu baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.

487/2021 Ebazpenaren bidez, martxoaren 18koa, Koldo Berganzo Corrales jauna zuzendariorde mediko izendatu zuten Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Koldo Berganzo Corrales jauna zuzendariorde mediko kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko urriaren 16an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko azaroaren 8a.

Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,

JESUS MARIA LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala