Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2023ko urtarrilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
23

IRAGARKIA, 2022ko abenduaren 13koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Zerbitzu zuzendariarena, kostu judizialen tasazio-espedienteei buruzko administrazio-egintzen jakinarazpenei buruzkoa.

Ezinezkoa izan da dagozkien epaitegiek egindako kostuen tasazioak interesdunei pertsonalki jakinaraztea. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta interesdunei jakinarazten zaie epe hauek dituztela zor dituzten zenbatekoak borondatezko epean ordaintzeko:

a) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 1etik 15era bitartean argitaratzen bada, argitaratzen den egunetik hurrengo hilaren 5era arte, edo hurrengo lehenengo egun baliodunean, argitaratze eguna balioduna ez balitz.

b) Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 16tik hilaren azken egunera bitartean argitaratzen bada, argitaratzen den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte, edo hurrengo egun baliodunean, argitaratze eguna balioduna ez balitz.

Interesdunei ohartarazten zaie aipatutako aldietan ordaindu ez diren zorrak premiamendu-bidean eskatuko direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren 59. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 139.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, dagozkion errekarguekin.

Ordainketa Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu honetan egin beharko da, prozedura-zenbakia eta organo judiziala aipatuta:

IBAN ES66 0182 5685 0700 0022 6271.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen ematen da argitara hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 13a.

Zerbitzu zuzendaria,

AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala