Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2023ko urtarrilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
22

IRAGARKIA, Funtzio Publikoko zuzendariaren 2022ko abenduaren 12ko Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen horretan ezartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari bidaliko zaiola 544/2022 prozedura arrunteko (migrazioa) administrazioarekiko auzi-errekurtsoari lotutako administrazio-espedientea, eta ebazpenaren bidez interesdunak epatzen dira Sala horretan ager daitezen.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du (544/2022 prozedura arruntean -migrazioa-) maiatzaren 3ko 57/2022 Dekretuaren aurka (57/2022 Dekretua, maiatzaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren kidego berezien eskalen funtzioak ezarri, espezialitateak arautu eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren Espezialitatea sortzen duena) eta 2022ko maiatzaren 17ko 61/2022 Dekretuaren aurka (61/2022 Dekretua, maiatzaren 17koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda).

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du administrazio-espediente originala bidaltzeko. Halaber, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, erreferentziako prozesuan interesa izan dezaketen pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, aipatu prozeduran ager daitezen, egokitzat joz gero, beren interes legitimoak defendatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 12a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN MARIA BARASARODA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala