1. zk., 2023ko urtarrilaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
20
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren ebazpena, hasiera ematen diena Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legean ezarritakoa hausteari lotuta irekitako zehapen-espedienteei.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunei ohartarazten zaie 10 egun balioduneko epea dutela alegazioak aurkezteko, eta, hala badagokio, prozeduran erabili asmo dituzten frogabideak proposatzeko.
Orobat, epe horretan espedientea ikusi eta agirien kopiak lortu ahal izango dituzte Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Hasiera emateko ebazpenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez bada epe horretan, hasiera bera hartuko da ebazpen-proposamentzat, 39/2015 Legearen 64.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 9a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.