Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2023ko urtarrilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
19

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 22koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, 2022ko martxoaren 17ko Ebazpenaren babesean, 2022an euskal kultura kanpoan zabaltzeko, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza eta antzerki arloko sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duen deialdian diru gehikuntza egiten duena.

AURREKARIAK

1.– 2022ko apirilaren 7an argitaratu zen EHAAn 2022ko martxoaren 17ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, antzerkia eta dantza 2022. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.

2.– Deialdia egiten duen ebazpenaren 3.2 artikuluak ezarritakoari jarraikiz, modalitate baterako ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada, beste modalitate bateko dirulaguntzen zenbatekoa handitu ahal izango da soberakin horren bitartez. Gainera, deialdiaren lehenengo xedapen gehigarriak dio Etxepare Institutuaren beste dirulaguntza-deialdietan izakinak agortu ez badira, Mugikortasuneko dirulaguntzetara bideratutako dirua handitu ahalko dela. Honetarako, EEIko zuzendariak ebazpena emango du.

Horregatik guztiagatik, aurkeztutako ebazpen-proposamena ikusita, eta deialdia egin zuen ebazpenaren 13. artikuluak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Literatura itzulpengintza deialdian geratu zen soberakina: 34.556,56 euroko gehikuntza egitea Mugikortasuneko modalitate ezberdinetara.

Bigarrena.– Literatura eta zinema sortzaileentzako bidaia poltsen deialdian geratu zen soberakina: 3.500,58 euroko gehikuntza egitea Mugikortasuneko modalitate ezberdinetara.

Modu honetan, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, antzerkia eta dantza 2022. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko dirulaguntzen bigarren epeko zuzkidura osoa 254.057,17 eurokoa izango da.

Hirugarrena.– Ebazpen hau prozedurako interesdun guztiei jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek jakin dezaten.

Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Bere aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko abenduaren 22a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala