Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2023ko urtarrilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
18

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 14koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baitira Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko uztailaren 26ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza eskaerak. Agindu horren bidez, 2022an kirolaren sektoreko enpresa eta profesional autonomoentzako COVID-19 laguntzak arautu eta deialdia egin zen.

AURREKARIAK

1.– 2022ko irailaren 15ean argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko uztailaren 26ko Agindua, 2022an kirolaren sektoreko enpresa eta pertsona profesional autonomoentzako COVID-19 laguntzak arautzeko eta deialdia egiteko.

2.– 9.2 artikuluaren arabera, deialdian aurkeztutako eskabideak dagokien prozeduraren bidez izapidetuko dira, eta prozedura hori ebaztea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariari dagokio. 9.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera, ematen den ebazpenak erabakiko du eskatutako dirulaguntzak ematen diren edo, hala badagokio, ukatzen diren; ematen badira, pertsona edo erakunde onuradunen izena edo izen soziala eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira. Ukatutako eskabideei dagokienez, eskatzaileen nortasuna edo izen soziala eta laguntza zergatik ukatu den adieraziko da.

Horiek horrela, eta aipatutako aginduaren 9.2 artikuluak emandako eginkizunak betez, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatutako erakundeei dirulaguntzak ematea, eranskinean adierazitako zenbatekoekin.

Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatutako eskabideak ezestea, bertan adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– 2022ko uztailaren 26ko Aginduan araututako dirulaguntzen onuradunek testu horren 12. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

Jakinarazten da, halaber, emandako laguntzak 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan aurreikusitakoaren mende daudela, Europar Batasuneko Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoaren mende.

Laugarrena.– Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta 12 a) artikuluan adierazitako epea igaro ondoren ordainduko da dirulaguntza, ukorik izan ez bada.

Ordainketa izapidetu aurretik, erakunde onuradunek esleitutako dirulaguntza onartu beharko dute. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiola jakinarazten zaion egunetik hasi eta hamar eguneko epean onuradunak dirulaguntzari berariaz eta idatziz uko egiten ez badio, dirulaguntza onartu duela ulertuko da.

Bosgarrena.– Dirulaguntzaren erakunde onuradunak ez badu betetzen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan aurreikusitako betebeharren bat, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, onuradunari entzun eta dagokion prozedura gauzatu ondoren, emandako laguntza ordaintzeko eskubidea galdu duela deklaratuko du.

Seigarrena.– Gainera, emandako laguntza ordaindu bada, bidezkoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako zenbatekoa itzultzeko betebeharra adieraztea, bai eta dirulaguntzen arloan berandutze-interesa eskatzea ere, dirulaguntza ordaintzen denetik itzulketaren bidezkotasuna erabakitzen den egunera arte, edo zordunak itzulketa sartzen duen egunera arte, hori baino lehenagokoa bada, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluan eta 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 artikuluan.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau banan-banan jakinaraziko zaie interesdun guztiei, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Zortzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 14a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

GORKA ITURRIAGA MADARIAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala