Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2023ko urtarrilaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
17

159/2022 DEKRETUA, abenduko 27koa, «Getxoko Euskal Pilota Taldea» onura publikokoa dela deklaratzekoa.

Getxoko Euskal Pilota Taldea kirol kluba CD0001670 zenbakiarekin dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, eta hemen du helbide soziala: Sarri kalea 1, 1. solairua, Getxo (48993, Bizkaia). Garatzen dituen jarduerak kontuan hartuta, bidezko da onura publikokoa dela deklaratzea, Kirolaren eremuan Euskadiren interes orokorra sustatzen duela iritzita.

Izan ere, kirol klubak bete egiten ditu onura publikokoa dela deklaratua izateko eskakizunak, arau hauetan agertzen direnak: Euskadiko Kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian, eta Kirol-klubei eta kirol-elkarteei buruzko ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikuluan eta ondorengoetan. Aldeko txostena eman dute, halaber, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zuzendaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak.

Ondorioz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko abenduaren 27an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Getxoko Euskal Pilota Taldea onura publikokoa dela deklaratzea (CD0001670 zenbakiarekin dago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan), bere funtzioak garatuz mesede egiten baitio Euskadiren interes orokorraren sustapenari. Horrela, bada, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen 32. artikuluan ezarritako onurak izango ditu.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko abenduaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala