Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2022ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5810

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 20koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bitartez dirulaguntzak ematen baitira liburutegietako funtsak berritu eta/edo hornitzeko, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation EU), 2022an.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko irailaren 28ko Aginduaren bidez, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan liburutegietako funtsak berritu eta/edo hornitzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen da (EHAA, 197. zk., 2022ko urriaren 14koa).

2022ko irailaren 28ko Aginduaren 12. artikuluarekin bat etorriz, eta Kultura Ondarearen zuzendariak egindako proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eranskinean adierazitako toki-erakunde bakoitzari eranskinean bertan zehaztutako zenbatekoak ematea, liburutegi publikoen tipologiaren barruan Espainiako liburutegien direktorioan sartuta dauden haren titulartasuneko liburutegi bakoitzaren funtsak hornitzeko edo/eta berritzeko laguntza gisa.

Bigarrena.– Oiongo Udalari dirulaguntza ukatzea, onuradunen ezinbesteko betekizunei buruzko Aginduaren 5. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.

Hirugarrena.– Lekeitioko Udalak bere eskaeran atzera egin duela adieraztea, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eskabidea ez duelako zuzendu.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio bideari eta, haren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dezakete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 20a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala