Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2022ko abenduaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5692

1892/2022 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsen zuzenketa egiten den 1737/2022, 1738/2022, 1739/2022, 1740/2022,1744/2022, 1745/2022, 1746/2022, 1749/2022, 1750/2022, 1751/2022, 1752/2022, 1754/2022, 1755/2022, 1756/2022, 1757/2022, 1758/2022, 1759/2022, 1760/2022, 1761/2022, 1762/2022, 1763/2022, 1764/2022, 1765/2022, 1766/2022, 1767/2022, 1768/2022, 1769/2022, 1771/2022, 1772/2022, 1773/2022, 1774/2022, 1775/2022, 1777/2022, 1779/2022, 1780/2022, 1784/2022, 1787/2022, 1788/2022, 1789/2022,1794/2022, 1798/2022, 1803/2022, 1804/2022, 1805/2022, 1806/2022, 1807/2022, 1808/2022, 1811/2022 eta 1814/2022 Ebazpenetan, azaroaren 24koak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarenak, denak ere, horien bitartez onartu baitziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko zituzten oinarri espezifikoak zenbait kategoria eta lanpostu funtzionaletan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1737/2022, 1738/2022, 1739/2022, 1740/2022,1744/2022, 1745/2022, 1746/2022, 1749/2022, 1750/2022, 1751/2022, 1752/2022, 1754/2022, 1755/2022, 1756/2022, 1757/2022, 1758/2022, 1759/2022, 1760/2022, 1761/2022, 1762/2022, 1763/2022, 1764/2022, 1765/2022, 1766/2022, 1767/2022, 1768/2022, 1769/2022, 1771/2022, 1772/2022, 1773/2022, 1774/2022, 1775/2022, 1777/2022, 1779/2022, 1780/2022, 1784/2022, 1787/2022, 1788/2022, 1789/2022,1794/2022, 1798/2022, 1803/2022, 1804/2022, 1805/2022, 1806/2022, 1807/2022, 1808/2022, 1811/2022 eta 1814/2022 Ebazpenen bidez onartu ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-proba arautuko zuten oinarri espezifikoak kategoria eta lanpostu funtzional hauetan:

– Alergologiako FEM.

– Anatomia Patologikoko FEM.

– Anestesiologiako eta Bizkorketako FEM.

– Angiologiako eta Kirurgia Baskularreko FEM.

– Bihotz Hodietako Kirurgiako FEM.

– Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko FEM.

– Ahoko eta Aurpegi Masailetako Kirurgiako FEM.

– Toraxeko Kirurgiako FEM.

– Zainketa Aringarrien FEM.

– Familia Medikuntzako FEM-LMAT.

– Dermatologiako, Medikuntza Kirurgikoko eta Benereologiako FEM.

– Endokrinologiako eta Nutrizioko FEM.

– Gaixotasun Infekziosoen Arloko FEM.

– Epidemiologia Klinikoko FEM.

– Hematologia Klinikoko eta Hemoterapiako FEM.

– Etxeko Ospitalizazioko FEM.

– Laneko Medikuntzako FEM.

– Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko FEM.

– Medikuntza Intentsiboko FEM.

– Barne Medikuntzako FEM.

– Medikuntza Nuklearreko FEM.

– Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko FEM.

– Nefrologiako FEM.

– Pneumologiako FEM.

– Neurokirurgiako FEM.

– Neurofisiologia Klinikoko FEM.

– Neurologiako FEM.

– Oftalmologiako FEM.

– Onkologia Erradioterapikoko FEM.

– Onkologia Medikoko FEM.

– Otorrinolaringologiako FEM.

– Pediatriako FEM-LMAT.

– Psikiatriako FEM.

– Erradiodiagnostikoko FEM.

– Erreumatologiako FEM.

– Analisi Klinikoko FEMT.

– Immunologiako FEMT.

– Ospitaleko Erradiofisikako FEMT.

– Ospitaleko Farmaziako FET.

– Psikologia Klinikoko FET.

– Informatikako Goi Mailako Teknikaria.

– Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Goi Mailako Teknikaria.

– Segurtasuneko eta Higieneko Prebentzioko Goi Mailako Teknikaria.

– Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzioko Teknikaria.

– Logopedian Diplomaduna.

– Optikan eta Optometrian Diplomaduna.

– Erizaina.

– Osasun Mentaleko Erizaina.

– Terapeuta Okupazionala.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak antzeman dira 2022ko abenduaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren ebazpen horietan, eta zuzendu egin behar dira:

Lehenengoa.– Ebazpen horietako bakoitzaren I. eranskineko 3.1.2 oinarrian:

Honakoa esaten den lekuan:

«Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.1.2 oinarrian (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.2 oinarrian (lehiaketako blokea) zerrendatzen den dokumentazioaz gain:»

Honakoa esan behar du:

«Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:»

Bigarrena.– Euskarazko bertsioan, ebazpen bakoitzaren I. eranskineko 3.2.a.2 oinarrian:

Honakoa esaten den lekuan:

«Gai-zerrenda komunari buruzko galdera horiek prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.».

Honakoa esan behar du:

«Gai-zerrenda orokorrari buruzko galderak prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.».

Agindua ematen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 2ko 1892/2022 Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 2a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala