Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5673

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 15ekoa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Uraren Euskal Agentziako ur-ikuskarien, analisigileen eta proiektu hidraulikoen neurketako teknikari laguntzaileen lanpostuak behin betiko betetzeko eta lan-poltsak sortzeko hautaketa-prozesuetarako.

Administrazio Kontseiluaren 2022ko maiatzaren 26ko Erabakiaren bidez, Uraren Euskal Agentziaren 2022ko ekitaldiko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zen.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2022ko abenduaren 15eko Ebazpenak, Uraren Euskal Agentzian aldi baterako enplegua merezimendu-lehiaketaz egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren bidez lan-kontratudun langile finko izateko hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorrak onartzen dituenak, 1.2 oinarrian ezartzen du hautaketa-prozesu bakoitzaren berezitasunak deialdietako oinarri espezifikoetan arautuko direla, eta haiek izan behar duten edukia ezartzen du, hala nola, deitutako plazen kopurua, haien hizkuntza-eskakizunen eta sarbide-modalitatearen araberako banaketa, eskabideak aurkezteko epea, langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasaren zenbatekoa, sartzeko titulazioa, baloratu daitezkeen merezimenduak eta baremoa, deitutako lanpostuen betekizun espezifikoak, eta emakumeen lehentasun-klausula aplikatzeari edo ez aplikatzeari buruzko aurreikuspena.

Ebazpen honen bidez, Uraren Euskal Agentziako ur-ikuskarien, analisigileen eta proiektu hidraulikoen neurketako teknikari laguntzaileen lanpostuen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako deialdia egiten da, eta, era berean, haien oinarri espezifikoak onartzen.

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 8.2 eta 8.4 artikuluetan (langileen sarbide-araubideari buruzkoak) eta Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuaren 14.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta aipatutako dekretuaren 7.2.m) artikuluan ematen zaizkidan eskumenak baliatuz (horren bidez ezartzen da Zuzendaritza Nagusiari dagokiola Agentziako lanpostuak betetzeko prozeduretarako deialdia egitea eta prozedura horiek ebaztea), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako deialdia egitea, lanpostu bakoitzari dagokion plaza kopurua adierazita, honako lanpostu hauetarako:

(Ikus .PDF)

Ebazpen honen bidez deitzen diren hautaketa-prozesuak Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2022ko abenduaren 15eko Ebazpenean aurreikusitakoaren arabera arautuko dira, ebazpen horrek onartzen baititu Uraren Euskal Agentzian aldi baterako enplegua merezimendu-lehiaketaz egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren bidez lan-kontratudun langile finko izateko hautaketa-prozesua arautzeko oinarri orokorrak.

Bigarren artikulua.– Oinarri espezifikoak eta eranskinak onartzea. Oinarri horiek Uraren Euskal Agentziaren web-orrian (www.uragentzia.euskadi.eus eta Qualis Consultores-en web-orrian (www.qualisconsultores.es) argitaratuko dira, 2022ko abenduaren 27an (EHAAn argitaratzen diren egun berean).

Hirugarren artikulua.– Epe hau ezartzea eskabideak aurkezteko: 2022ko abenduaren 28tik 2023ko urtarrilaren 25eko 14:00etara.

Eskabideak Qualis Consultores-en web-orriaren bitartez (www.qualisconsultores.es) aurkeztuko dira, prozesuaren oinarrietan zehazten den moduan.

Laugarren artikulua.– Hautaketa-prozesuak amaitu ondoren, deitutako lanpostu mota bakoitzari dagozkion lan-poltsak eratzea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 15a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala