Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5643

1823/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Audioprotesiko Teknikari Espezialista kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitutako hautaketa-prozesu hauetako oinarri orokorrak: 2020ko, 2021eko eta 2022ko urteetakoak eta egonkortzeko prozesukoak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Audioprotesiko Teknikari Espezialista kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez onartzea lehiaketa-oposizioko blokea eskainitako destinoen zerrenda.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea (baremo bera da oposizio-lehiaketako blokerako eta lehiaketako blokerako).

Bosgarrena.– Lehiaketa-oposizioko blokeko gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21etik 2023ko martxoaren 20ko 14:00ak artekoa izango da, hala ezarri baita oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 9.3 oinarrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK TEKNIKARI ESPEZIALISTA SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO AUDIOPROTESIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA KATEGORIARAKO, OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Audioprotesiko Teknikari Espezialista kategoriako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, lortu nahi den lanpostu funtzionalean jarduteko eskatzen den Audioprotesiko Goi Mailako Teknikariaren titulua edo titulu baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren eskakizunak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

C1 taldea (C talde zaharra): 15 euro.

3.– Lehiaketa-oposizioko fasearen garapena.

3.1.– Lehiaketa-oposizioko blokearen eta lehiaketako blokearen lehiaketa-fase bateratua:

3.1.1.– Eskakizunen eta merezimenduen egiaztapena. Dokumentazioa aurkeztea.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan onartuta dauden izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik hasita merezimendu baloragarrien alegazioa egiteko, 12.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera (12.2 oinarria).

3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

– Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentziako tituluaren edo baliokidearen eta lortu nahi den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen den Angiologiako eta Kirurgia Baskularreko espezialitateren tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

Izangai bat aldi berean lehiaketa-oposizioko blokeko I. eranskinean eta lehiaketako blokeko I. eranskinean sartuta badago, dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko du, oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera (14.1.2 oinarria).

3.2.– Lehiaketa-oposizioko blokeari dagokion oposizio-fasea:

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio probaren edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketa-fasean. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.

Epaimahaiak kanpoko erakunde aholkularietara jotzea ere eskatu ahal izango dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari, bai probak prestatzeko, bai oposizio-fasean probekin zerikusia duten gai guztietarako.

Probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

a) Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratutako galdera sortatik aterako dira.

b) Gai-zerrenda orokorrari buruzko galderak prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: AUDIOPROTESIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

1.– Lehiaketa-oposizio blokea:

a) Txanda askeko deialdia: 1 destino.

Sarbide orokorra: 1.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa:0.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorretako 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak, lehiaketa-oposizioko blokekoak zein lehiaketako blokekoak, zehaztuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko uneko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, deialdiaren xede diren kategoriak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018-2019ko EPEko behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren. Bi horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA TEKNIKARI ESPEZIALISTA SANITARIOAK LANBIDE-TALDEKO AUDIOPROTESIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA KATEGORIARAKO, OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan dagokion espezialitateko teknikari espezialista gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,22 puntu.

2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan dagokion espezialitateko teknikari espezialista gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,055 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

d) Lortu nahi den lanpostu berean emandako zerbitzuak:

d.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,22 puntu hilabete bakoitzeko.

d.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,11 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Dagokion espezialitateko edo baliokideko goi-mailako teknikariaren ikasketetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako ikasgai hauek ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, prestakuntza politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntzak):

– ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

– bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

b) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

B) Apartatu honetan, eskaerak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan amaitu den prestakuntza baloratuko da, eta honela egiaztatuko da:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,50 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 1 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 2 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 3 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 4 puntu.

– 100 eta 199 ordu bitartean: 5 puntu.

– 200 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,50 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

– Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
AUDIOPROTESIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Entzumeneko ezaugarri anatomosentsorialak. Hipoakusia duen erabiltzailearen preskripzio fakultatiboaren interpretazioa. Anatomofisiologia orokorra. Entzumen-galerarekin edo egokitzapen protesikoarekin lotutako patologia orokorra. Entzumen- eta bestibulu-aparatuaren anatomia eta patologia. Entzumenaren nerbio-sistemaren eta orekaren funtzionamendua. Entzumen-aparatuaren patologiak.

2.– Entzumen-miaketak eta -probak egitea helduei. Miaketa egiteko tresnak. Otoigorpen akustikoen ekipoa. Entzumeneko potentzial ebokatuen ekipoa. Audiometroa. Inpedantziometroa. Kabina audiometrikoa. Eremu libreko aretoa. Otoskopia. Akumetria. Audiometria tonal liminarra. Maskaratzeko teknikak. Audiometria supraliminarra. Logoaudiometria. Maskaratzeko teknikak. Proba psikoakustikoak. Inpedantziometria, inpedantzia, konpliantzia, suszeptantzia eta admitantzia. Entzumeneko potentzial ebokatuak. Otoigorpen akustikoak. Proba bestibularrak.

3.– Haurren entzumeneko azterketak egitea. Audiometria jolas bidezko eta ikus-errefortzuarekin. Entzumeneko screeningeko probak. Baldintzatu gabeko erreflexuak. Proba objektiboak egitea. Haurren anatomiako elementu bereizleak. Txostenak egitea. Haurraren garapen kognitiboaren ezaugarri fisikoak. Haur-baldintzapeneko eta ikus-errefortzuko berariazko tresneria.

4.– Entzumen-galerak zuzentzeko aukerak dauden erabakitzea. Entzumen-galera motak. Entzumen-urritasunen sailkapena. Entzumen-galera mota bakoitzaren patroi audiologikoak. Entzumen-zuzenketako pronostikoak galera-mota bakoitzerako. Proba audiologikoen integrazioa. Grafiko audiometrikoak.

5.– Audiofonoa konpontzea eta entzumen-tekniken laguntzak. Protesiak. Protesi-motak. Protesien osagaiak: sarrera-transduktoreak, anplifikazio- eta kontrol-blokea, irteera-transduktorea eta kontrol-elementuak. Matxuren detekzioa eta arrazoiak. Osagaiak aldatzea. Entzumen-protesiak eta laguntza teknikoak konpontzeko teknikak. Funtzionamendua egiaztatzea. Laneko segurtasun eta osasunari buruzko araudia.

6.– Akustika eta soinu-babesaren elementuak. Soinuaren parametro fisikoak neurtzea: bibrazioen analisia Mugimendu harmoniko sinpleak. Ondulazio-mugimendua. Maila akustikoak. Uhin geldikorrak. Iragazki akustikoak. Soinu-eremuko aretoen diseinua: soinu-eremuko areto audiometrikoen ezaugarri akustikoak. Araudia. Areto baten zuzenketa akustikoa. Areto audiometrikoak: ezaugarri fisikoak eta akustikoak. Kalibrazioa.

7.– Entzumen-moldeak eta –babesak egitea. Kontramoldea egitea: material motak, ekipoa, prozesua eta teknikak. Egokigailu anatomikoak eta entzumen-babesak egitea.

8.– Entzumen-protesiak hautatzea eta egokitzea. Ezarri ezin daitezkeen entzumen-protesiak. Ezaugarri teknikoak eta efektu akustikoak. Ezarri ezin daitekeen entzumen-protesia egokitzea. Ekipoak eta aplikazio informatikoak. Ezarritako entzumen-protesien erregulazioa. Ezarri daitezkeen entzumen-protesiak. Egokitzapen protesikoaren emaitza baieztatzea: baieztapen subjektiboko probak haurrekin eta helduekin. Baieztapen objektiboko proba. Erabiltzailearen asebetetzearen ebaluazioa: haurrak ebaluatzeko eskalak. Helduak ebaluatzeko eskala espezifikoak.

9.– Hipoakustikoaren arreta. Jarrera eta egoera emozionalak detektatzea entzumen-galeran: entzumen-galeraren ondorio psikologikoak paziente gorrarekiko komunikazioan. Gor dagoen pazientearekiko komunikazioa. Audioprotesistaren komunikazio-gaitasunak. Entzumen-galeraren errehabilitazioko diziplina-arteko ekipoetan esku-hartzea: errehabilitazioa, gaikuntza eta desgaitasuna. Audioprotesistaren funtzioa errehabilitazioan. Profesionalen arteko komunikazioa.

Audioprotesikoen txostenen protokoloak helduentzat eta haurrentzat. Txostenak idaztea. Sekretu profesionala.

10.– Entzumena eta hitzezko komunikazioa. Fonazio-aparatuaren osagaiak ezagutzea: laringearen anatomia. Laringearen fisiologia. Aparatu fonoartikularraren anatomia eta fisiologia. Ahotsaren ekoizpenaren teoriak. Artikulazio-organoak. Ahots-korden ekintza. Ahotsaren ezaugarri akustikoak. Mingainaren egitura-elementuen deskribapena. Hizkuntza eta komunikazioa. Zeinu linguistikoaren ezaugarriak. Hizkuntzaren garapenaren identifikazioa hipoakusia duen haurrarengan.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Tratado de audiología. E. Salesa. Elsevier. 2. edizioa. 2013.

2.– Audiología. Teoría y práctica. Antonio Angulo. Egea argitaletxea. 2017.

3.– Atención al hipoacúsico. D. León. Síntesis argitaletxea.

4.– Elección y adaptación de prótesis auditivas. R. Torrejón. Síntesis argitaletxea.

5.– Acústica y sistemas de sonido. Miyara, F. 2010.

6.– Otoplástica. Elaboración de moldes y protectores auditivos. Reyes, Alberto. 2014. Gami argitaletxea.

7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

8.– 147/2015 Dekretua. Osakidetzako pazienteen eta erabiltzaileen eskubideei eta betebeharrei buruzko adierazpena.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioa.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa.

3.– Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

4.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

5.– Datu Pertsonalak Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea.

6.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.

7.– Marko Estrategikoa.

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak.

9.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan.

10.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia.

11.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

2.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

3.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

4.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun-arloko aurretiazko borondateena.

5.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

6.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, martxoaren 3ko 1/2022 Legearen bigarren aldaketa barne.

7.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

9.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

10.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

11.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_trbg_planes_programas/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana-2022-2028.pdf


Azterketa dokumentala