Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2022ko abenduaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5582

1758/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian (Etxeko Ospitalizazioko FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitutako hautaketa-prozesu hauetako oinarri orokorrak: 2020ko, 2021eko eta 2022ko urteetakoak eta egonkortzeko prozesukoak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarriak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-prozesuetarako deia egitea.

Bigarrena.– Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean jasotakoak, Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian (Etxeko Ospitalizazioko FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinaren bidez onartzea bloke bakoitzean (lehiaketa-oposizioko blokea eta lehiaketako blokea) eskainitako destinoen zerrenda.

Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea (baremo bera da oposizio-lehiaketaren blokerako eta lehiaketaren blokerako).

Bosgarrena.– Lehiaketa-oposizioko blokeko gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.

Seigarrena.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2023ko otsailaren 21etik 2023ko martxoaren 20ko 14:00ak artekoa izango da, hala ezarri baita oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 9.3 oinarrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN ESTATUTUPEKO LOTURA FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK ONARTZEA FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO MEDIKUA KATEGORIAN (ETXEKO OSPITALIZAZIOKO FEM LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETAN

1.– Deialdiaren xede diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategoriako Etxeko Ospitalizazioko FEM lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak; II. eranskinean jasota daudenak, alegia.

1.2.– Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

2.– Izangaiek bete beharreko eskakizunak.

Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak ere bete beharko dituzte, eta horiek kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharko dira:

a) Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoaren arabera, Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentzia edo titulu baliokidea eta lanpostu funtzionala betetzeko eskatzen den edozein espezialitatea izatea edo, bestela, Osasun Sistema Nazionaleko Medikuntza Orokorreko medikuen eginkizunak betetzeari buruzko ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuan ezarritako titulu, ziurtagiri edo diplometako bat izatea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean jasotakoa betez.

b) B motako gidabaimena edo baliokidea izatea.

c) Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

d) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.

3.– Prozesua nola garatuko den:

3.1.– Lehiaketa-oposizioko blokearen eta lehiaketako blokearen lehiaketa-fase bateratua:

3.1.1.– Eskakizunen eta merezimenduen egiaztapena. Dokumentazioa aurkeztea.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan onartuta dauden izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute –onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen den egunaren hurrengotik hasita– deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzen eta merezimenduen alegazioa egiteko, bai eta horien inguruko egiaztagiriak aurkezteko ere, 12.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera baloratuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera (12.2 oinarria).

3.1.2.– Oinarri orokorretako 14.1.1 apartatuan (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.1 apartatuan (lehiaketako blokea) zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.1.2 oinarrian (lehiaketa-oposizioko blokea) eta 14.2.2 oinarrian (lehiaketako blokea) zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

– Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentzia edo titulu baliokidea eta lanpostu funtzionala betetzeko eskatzen den edozein espezialitatea izatea edo, bestela, Osasun Sistema Nazionaleko Medikuntza Orokorreko medikuen eginkizunak betetzeari buruzko ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuan ezarritako titulu, ziurtagiri edo diplometako baten fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean jasotakoa betez.

Izangai bat aldi berean lehiaketa-oposizioko blokeko I. eranskinean eta lehiaketako blokeko I. eranskinean sartuta badago, dokumentazioa behin bakarrik aurkeztu beharko du, oinarri orokorretan ezarritakoaren arabera (14.1.2 oinarria).

3.2.– Lehiaketa-oposizioko blokeari dagokion oposizio-fasea:

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio proben edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai proba prestatzeari dagokionez, bai lehiaketa-fasean. Aholkulariek epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizun bera izango dute.

Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko erakunde aholkularietara jotzea ere eskatu ahal izango dio, probak prestatzeko eta oposizio-fasean probekin zerikusia duten gai guztietarako.

Oposizio-fasean ariketa hauek egin beharko dituzte:

a) Lehenengo ariketa: probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean (Gai-zerrenda komuna) jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

1.– Gai-zerrenda komunari buruzko galderak Osakidetzaren webgunean argitaratutako galdera-sortatik aterako dira.

2.– Gai-zerrenda komunari buruzko galdera horiek prestatzeko bibliografia ere eranskin berean emango da.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatzen dituen ariketa praktikoak egin beharko dira. Horretarako, aukerako erantzunak dituen galdera sorta bat erantzun beharko da.

Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izango da izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea.

Oposizio-fasean bi ariketa egingo dira proba berean; ariketa teoriko bat eta praktiko bat, biak eskainitako destino ezberdinetako funtzio espezifikoekin lotuta. Probaren azken emaitza bi ariketen batezbesteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena. Horretarako, formula honen arabera lortuko da batezbesteko haztatua:

(Ikus .PDF)

Oposizio-fasea gainditutzat emateko, bi ariketen batezbesteko haztatuak 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko du gutxienez.

Epaimahai kalifikatzaileari dagokio gai-zerrenda komuneko galderak hautatzea eta gai-zerrenda orokorreko galderak hautatzeari buruzko erabakiak hartzea. Epaimahaiak galdera horiekin guztiekin osatuko du, hain zuzen ere, ariketa teorikoa. Era berean, epaimahai kalifikatzaileari dagokio ariketa praktikoa egitea eta kalifikatzea.

3.3.– Lanpostuaz jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. oinarrian aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren bat jabetzan hartzen dutenek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte lanpostuaz jabetzeko ekitaldian:

– Elkargokide-ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA KATEGORIA HONETAN: MEDIKUA, LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. ETXEKO OSPITALIZAZIORAKO MEDIKUA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1736/2022 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

1.– Lehiaketa-oposizio blokea:

a) Txanda askeko deialdia: 16 destino.

Sarbide orokorra: 15.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 1.

– Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa: 1.

2.– Lehiaketako blokea:

Sarbide orokorra: 3 destino.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

Oinarri orokorretako 2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoak, lehiaketa-oposizioko blokekoak zein lehiaketako blokekoak, zehaztuko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko uneko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, deialdiaren xede diren kategoriak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2018-2019ko EPEko behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren. Bi horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez argitaratuko dira, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko dira.

III. ERANSKINA
MEREZIMENDUEN BAREMOA FAKULTATIBO MEDIKOAK ETA TEKNIKOAK LANBIDE-TALDEKO MEDIKUA KATEGORIAN (ETXEKO OSPITALIZAZIOKO FEM LANPOSTU FUNTZIONALA), OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKO DESTINOETARAKO

1) Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko 20 urteetan izangaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

Dagokion espezialitateko etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

Zerga, administrazio eta gizarte neurriei eta ordena sozialari buruzko abenduaren 23ko 62/2003 Legean xedatutakoaren arabera eta deialdiak ezarri bezala, titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenen espezialista gisako antzinatasuna baloratzeko, aintzat hartuko da interesdunak espezialitatearen berezko eta berariazko eremuan egindako lan profesional eraginkor osoa. Nolanahi ere, jardute horretatik –eta hasierako alditik– kendu egingo da Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza-aldiaren % 170. Kenketa hori ez zaie aplikatuko espezialista-titulua 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera lortu dutenei.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako Etxeko Ospitalizazioko Unitateetan Mediku gisa edo arlo medikoko kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

2.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Etxeko Ospitalizazioko Unitateetan Mediku gisa edo arlo medikoko kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,075 puntu.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan Lehen Mailako Arretan, Ospitaleko Larrialdietan, Emergentzietako Lurralde Unitateetan edo Arreta Espezializatuko Barne Medikuntzako Zerbitzuen Mediku gisa espezialitate berean emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,12 puntu.

4.– Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Lehen Mailako Arretan, Ospitaleko Larrialdietan, Emergentzietako Lurralde Unitateetan edo Arreta Espezializatuko Barne Medikuntzako Zerbitzuen Mediku gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,03 puntu.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan Arreta Espezializatuko beste zerbitzuetan mediku edo ikertzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,055 puntu.

6.– Aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Arreta Espezializatuko beste zerbitzuetan mediku edo ikertzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,0138 puntu.

7.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan kudeaketa-arloan eta zerbitzu orokorren arloan goi-mailako kudeaketa lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

Barne-sustapeneko txandaren bidez sartzen diren langileei ondoren zehazten den moduan zenbatuko zaizkie aldez aurreko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

e) A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

f) Lortu nahi den lanpostu berean emandako zerbitzuak:

f.1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

f.2) Gizarte Segurantzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, aurreko puntuan aipatu ez diren administrazio publikoetan edota Europar Batasuneko gainerako estatu kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

A) Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduaurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako eta hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez Medikuntzako eta Kirurgiako Lizentziako ikasketen edo baliokidearen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

b) Graduondoko prestakuntza:

– Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

– Doktore-titulua: 9 puntu.

– Graduondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentzia-gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

– Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

c) Prestakuntza espezializatua:

1.– Kategorian sartzeko eskatutakoak ez diren legez aitortutako espezialitate bateko edo batzuetako tituluak dituzten izangaiak, betiere titulu horiek ofizialki onartutako fakultatiboen prestakuntza espezializatuko programa egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: 2 puntu.

2.– Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den espezialista-tituluak dituzten izangaiak (BAME bidezkoak ez direnak): 1 puntu.

d) Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

– Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

– Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

e) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

B) Apartatu honetan, eskaerak aurkezteko azken egunaren aurreko 10 urteetan amaitu den prestakuntza baloratuko da, eta honela egiaztatuko da:

a) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

– 9 ordura arte: 0,25 puntu.

– 10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

– 20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

– 30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

– 50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

– 100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

– 250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

– Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai, baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

b) Irakaskuntza-jarduerak:

– Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

– Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

c) Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

3) Euskara:

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
ETXEKO OSPITALIZAZIOKO FEM

I.– GAI-ZERRENDA OROKORRA

1.– Alderdi orokorrak.

1.1.– Etxeko arreta: kontzeptua, ezaugarriak eta modalitateak.

1.2.– Etxeko ospitalizazioa. Kontzeptua. Osasun Sistema Nazionalaren historia eta garapena. Zerbitzu-zorroa.

1.3.– Etxeko ospitalizazioa vs ohiko ospitalizazioa.

1.4.– Alderdi legalak.

2.– Asistentziaren kudeaketa eta kalitatea.

2.1.– Kudeaketa klinikoa: oinarrizko kontzeptuak.

2.2.– Arreta integratua. Jarraitutasun asistentziala. Asistentziarako koordinazioa.

2.3.– Profesional sanitarioek erakunde sanitario konplexuetan betetzen duten papera.

2.4.– Gaitz kronikoei arreta berritzailea emateko estrategiak. Kaiser Permanente eredua.

3.– Medikuaren eta pazientearen arteko harremana eta komunikazioa.

3.1.– Medikuaren eta pazientearen arteko harremana XXI. mendean.

3.2.– Medikuntzaren helburuak. Hastings txostena.

3.3.– Komunikazioa medikuntzan. Albiste txarrak ematea.

4.– Zainketa aringarriak.

4.1.– Minbizi aurreratua eta terminala duten pazienteen sintomen kontrola. Printzipio orokorrak.

4.2.– Min onkologikoa. Sailkapena. Ebaluazioa. Sindrome mingarri nagusiak. Min onkologikoaren tratamendua. Opioideen erabilera.

4.3.– Beste sintoma batzuen kontrola minbizia duten pazienteen kasuan.

4.4.– Arreta agonian. Sedazioa. Larruazalpeko bidea erabiltzea.

4.5.– Onkologikoak ez diren pazienteen zainketa aringarriak.

4.6.– Zainketa aringarrien arloko arazo etikoak.

5.– Nutrizioa.

5.1.– Nutrizio-egoera baloratzea. Behar nutrizionalak kalkulatzea.

5.2.– Ospitaleko altaren uneko gomendio nutrizionalak.

5.3.– Euskarri nutrizional motak eta indikazioak.

5.4.– Nutrizio enterala. Kontzeptua. Indikazioak. Sarbideak. Formulak. Konplikazioak.

5.5.– Nutrizio parenterala. Indikazioak. Monitorizazioa. Konplikazioak.

6.– Patologia infekziosoa.

6.1.– Lagin biologikoak jaso, garraiatu eta gordetzea.

6.2.– Mikrobioen kontrako tratamendua. Tratamendu enpirikoa. Tratamendu etiologikoa. Tratamendu sekuentziala. Tratamendu konbinatua.

6.3.– Arnas infekzioak. Infekzio urologikoak. Abdomen barneko infekzioak. Nerbio-sistema zentraleko infekzioak. Hezur eta giltzaduretako infekzioak. Larruazaleko eta ehun bigunetako infekzioak. Giltzaduren protesiekin eta osteosintesi-materialekin erlazionatutako infekzioak. Endokarditisa. Kateterrari lotutako infekzioak. Neutropenia duten pazienteen infekzioak. GIB-hiesa duten pazienteak.

6.4.– Mikrobioen aurkako zainbarneko tratamendua etxean. Kontzeptua. Abantailak. Pazientea eta antimikrobianoa hautatzea. Sarbide benosoak eta infusio-gailuak. Konplikazioak.

7.– Patologia medikoa.

7.1.– Paziente kronikoaren eta pluripatologikoaren ezaugarriak.

7.2.– Patologia prebalenteak dituzten pazienteen arreta: diabetesa, bihotz-gutxiegitasuna, BGBK, etab.

7.3.– Adineko pazientearen arreta. Balorazio geriatrikoa. Sindrome geriatrikoak. Hauskortasunaren kontzeptua.

8.– Patologia kirurgikoa eta larruazaleko ultzeren zainketa.

8.1.– Ebakuntza egin osteko pazientearen arreta. Zauri kirurgikoaren zainketa eta kontrako efektuak detektatu eta tratatzea.

8.2.– Kirurgia handi anbulatorioa.

8.3.– Gibeleko transplantea duten pazienteen arreta.

8.4.– Jostura kirurgikoen, drainaduren eta ostomien zainketak.

8.5.– Larruazaleko ultzerak. Sailkapena. Giro hezean sendatzea.

9.– Telemedikuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak (IKT).

9.1.– Telemedikuntza eta e-Osasuna. Kontzeptuak.

9.2.– Eskura dauden tresnak. Internet eta 2.0 weba.

9.3.– Informazio-sistema korporatiboak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– González Ramallo VJ, et al. Hospitalización a domicilio. Med Clin (Bartz.) 2002; 118 (17):659-64.

2.– Cuxart Melich A. Hospitalización a domicilio: oportunidad para el cambio. Med Clin (Bartz.) 2012; 138 (8):355-360.

3.– Rodríguez Cerrillo M. Alternativas a la hospitalización convencional en la época de limitación de costes. Med Clin (Bartz.), 2014; 143(9):404-407.

4.– Estrada Cuxart O (koordinatzailea). Proyecto HaD 2020: una propuesta para consolidar la hospitalización a domicilio en España. SEHAD. Madril. 2016.

5.– Shepperd S, Iliffe S. Hospital domiciliario versus atención hospitalaria estándar (Cochrane berrikuspena, itzulpena). In: La Biblioteca Cochrane Plus, 2007 Número 2. Oxford: Update Software Ltd. Eskuragarri: http://www.update-software.com (Itzulpenaren jatorrizkoa: The Cochrane Library, 2007 Issue 2. Chichester, UK: John Wiley & Sons, Ltd.).

6.– Samprón López D. Hacia nuevos modelos de asistencia sanitaria: asistencia sociosanitaria y hospitalización a domicilio. Edisofer. Madril. 2010.

7.– Pérez Lázaro JJ, et al. Gestión clínica: conceptos y metodología de implantación. Rev Calidad Asistencial 2002; 17 (5):305-11.

8.– Arce Obieta JM. Gestión clínica, ¿una nueva especialidad médica? Rev Adm Sanit. 2009; 7 (1):113-23.

9.– Inclán Iríbar GM. Perspectivas de futuro; el nuevo papel de los profesionales sanitarios en el marco de la organización sanitaria compleja. Rev Adm Sanit. 2008; 6 (3):371-6.

10.– Eusko Jaurlaritza – Osasun eta Kontsumo Saila. Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia. Eusko Jaurlaritza, Bilbao. 2010.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/kronikotasunaren_estrategia.pdf

11.– SEMIko eta semFYCko lantaldea. Agiri adostua: Atención al paciente con enfermedades crónicas. Mergablum. Sevilla. 2011.

https://www.samfyc.es/pdf/boletin/2011%20semFYC%20SEMI%20DocConsenso%20AtencionPacienteEnfCronicas.pdf

12.– Nuño Solinís R. Buenas prácticas en gestión sanitaria: el caso Kaiser Permanente. Rev Adm Sanit. 2007; 5 (2):283-92.

13.– Lázaro J, Gracia D. La relación médico-enfermo a través de la historia. An Sist Sanit Navar 2006; 29 (Supl. 3): 7-17.

14.– Barbero J. El derecho del paciente a la información: el arte de comunicar. An Sist Sanit Navar 2006; 29 (3. geh.):19-27.

15.– García Díaz F. Comunicando malas noticias en medicina: recomendaciones para hacer de la necesidad virtud. Med Intensiva 2006; 30(9):452-9.

16.– Borrell Carrió F. Cómo dar malas noticias. FMC. 2009; 16 (8):524-7.

17.– Fundació Víctor Grífols i Lucas. Los fines de la medicina. 11. koadernoa, Bioetika bilduma, Fundació Víctor Grífols i Lucas, Fundació Víctor Grífols i Lucas. Bartzelona. 2004.

18.– Sanroma Mendizabal P et al. (editoreak). Hospitalización domiciliaria: recomendaciones clínicas y procedimientos. IFIMAV. 2011.

19.– Gómez Batiste X et al. Principios básicos de la atención paliativa de personas con enfermedades crónicas evolutivas y pronóstico de vida limitado y sus familias. Observatorio Qualy/CCOMS-ICO. Institut Catalá d’Oncología. 2011.

20.– EAEn zainketa aringarriei heltzeko lantaldea. EAEn zainketa aringarriei heltzea. Bizitzaren amaierako faseko arretarako eta hobetzeko prozesua. Vitoria-Gasteiz. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza. 2014.

21.– Guías de ética en la práctica clínica: planificación anticipada de la asistencia médica. Fundación de Ciencias de la Salud. 2011.

22.– Planificación anticipada de las decisiones: guía de apoyo para profesionales. Andaluziako Junta, Osasun eta Gizarte Ongizate Saila. 2013.

23.– Espainiako Zainketa Aringarrien Elkartea. Guía de cuidados paliativos.

https://www.secpal.org/

24.– Guía de sedación paliativa. OMC/SECPAL.

https://www.secpal.org/

25.– Formiga F et al. Insuficiencia cardíaca terminal. Med Clin (Bartz.) 2007; 128 (7):263-7.

26.– Ruíz Márquez MP. Guía clínica: uso y recomendaciones de la vía subcutánea en cuidados paliativos. Extremadurako zainketa aringarrien eskualde-behatokia, Extremadurako Junta, Extremadurako Osasun Zerbitzua. Fundesalud. 2010.

https://www.secpal.org/

27.– Matoses Chirivella C, et al. Administración de medicamentos por vía subcutánea en cuidados paliativos. Farm Hosp 2015; 39 (2):71-79.

28.– Guía de práctica clínica sobre cuidados paliativos: control de síntomas. INFAC buletina 2009; 17 (5).

29.– Cuidados paliativos: un nuevo enfoque. INFAC buletina 2016; 24 (9).

30.– Gómez Candela C et al. SECPAL gida klinikoak. Guía clínica de soporte nutricional en cuidados paliativos. SECPAL.

https://www.secpal.org/

31.– Guía de nutrición enteral domiciliaria en el Sistema Nacional de Salud. Espainiako Gobernua. Osasun eta Kontsumo Ministerioa.

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/prestacionesSanitarias/publicaciones/GuiaNED.htm

32.– Guía de nutrición parenteral domiciliaria en el Sistema Nacional de Salud. Espainiako Gobernua. Osasun eta Gizarte Politika Ministerioa.

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/prestacionesSanitarias/publicaciones/GuiaNPD.htm

33.– Mirón Rubio M, et al (koordinatzaileak). Protocolos SEMI: Tratamiento antimicrobiano domiciliario endovenoso (TADE). SEMI eta Elsevier. Madril. 2008.

https://www.fesemi.org/publicaciones/semi/protocolos/protocolos-tratamiento-antimicrobiano-endovenoso-tade

34.– Tice AD, et al. IDSA guidelines: Practice guidelines for outpatient parenteral antimicrobial therapy. Clinical Infectious Diseases 2004; 38:1651–72.

35.– Paladino et al. Outpatient parenteral antimicrobial therapy today. Clin Infect Dis 2010; 51 (suppl 2): S198-208.

36.– Candel FJ et al. Current status in outpatient parenteral antimicrobial therapy: a practical review. Rev Esp Quimioter 2016; 29 (2): 55-68.

37.– Solé A et al. Antibioterapia inhalada y dispositivos de inhalación en patología infecciosa pulmonar. Rev Esp Quimioter 2015; 28 (1. geh.):19-24.

38.– López E et al. Algunas reflexiones acerca de la administración de antibióticos betalactámicos en infusión continua. Enfer Infec Microbiol Clin 2006; 24 (7):445-52.

39.– Peralta G et al. Neutropenia secundaria a betalactámicos, una vieja compañera olvidada. Enferm Infecc Microbiol Clin 2005; 23 (8):485-91.

40.– Voumard R. Antibiotic stability related to temperature variations in elastomeric pumps used for OPAT. Antimicrob Chemother 2017; 72: 1462–1465.

41.– Rodríguez Baño J et al. Programas de optimización de uso de antimicrobianos (PROA) en hospitales españoles. Enferm Infecc Microbiol Clin 2012; 30 (1): 22.e1-22.e23.

42.– Gómez J. Estrategias para optimizar el uso de antibióticos en los hospitales. Rev Esp Quimioter 2017; 30 (3):169-176.

43.– Huertas D et al. Cómo utilizar el oxígeno en la insuficiencia respiratoria aguda. FMC 2015;22 (10):568-71.

44.– Actualización de insulinas. INFAC buletina 2017; 25 (3).

45.– Sánchez J et al. Tratamiento de las hepatopatías crónicas avanzadas en el domicilio. FMC 2003; 10 (10):720-9.

46.– Santaeugenia S et al. Síndrome del declive geriátrico. FMC 2006; 13 (4):193-8.

47.– Medicación en el anciano. INFAC buletina 2009; 17 (6).

48.– Chivite D et al. La insuficiencia cardiaca en el paciente anciano. Rev Clin Esp 2011; 211 (1):26-35.

49.– Trullás JC et al. Tratamiento diurético en la insuficiencia cardíaca. Med Clin (Bartz.) 2014; 142 (4):163-170.

50.– Martínez Velilla NI et al. Delirium en el paciente anciano: actualización en prevención, diagnóstico y tratamiento. Med Clin (Bartz.) 2012; 138 (2):78-84.

51.– Gavilán Mora E et al. Ancianos frágiles polimedicados: ¿es la deprescripción de medicamentos la salida? Rev Esp Geriatr Gerontol 2012; 47 (4): 162-167.

52.– Casanova Rituerto. Complicaciones de la cirugía biliar. Cir Esp 2001; 69:261-268.

53.– Latorre R et al. Trasplante hepático. Medicine 2012; 11 (12):704-19.

54.– Lladó L et al. Complicaciones biliares tras el trasplante hepático. Cir Esp 2012; 9 (1):4-10.

55.– Aguado JM et al. Infecciones en los pacientes trasplantados de hígado. Enferm Infecc Microbiol Clin 2007; 25 (6):401-10.

56.– Miguel Velasco M et al. Estado actual de la prevención y tratamiento de las complicaciones de los estomas. Cir Esp 2014; 92 (3):149-156.

57.– Martínez Ramos C. Hospitalización domiciliaria y cirugía mayor ambulatoria. Reduca 2009; 1(1): 356-369.

58.– Trujillo M et al. Efectividad, seguridad y coste-efectividad de la terapia por presión negativa tópica para el tratamiento de las heridas crónicas: revisión sistemática. Med Clin (Bartz.) 2011; 137 (7):321-8.

59.– Presio-ultzerak prebenitzeko eta zaintzeko protokoloa 2006. Osakidetza. Bilbao. 2008.

60.– Verdú J, et al (koordinatzaileak). Documento de consenso CONUEI: Conferencia nacional de consenso sobre úlceras de la extremidad inferior. EdikaMed. 2009.

61.– López Alonso SR, et al (koordinatzaileak). Guía de práctica clínica para la prevención y el tratamiento de las úlceras por presión. Andaluziako Osasun Zerbitzua. 2007.

62.– Ramos Martínez A. Realidad y futuro de la telemedicina. Med Clin (Bartz). 2006; 127 (9):335- 6.

63.– Roig F, et al. Dificultades para incorporar la telemedicina en las organizaciones sanitarias: perspectivas analíticas. Gac Sanit. 2009; 23 (2): 147.e1–147.e4.

64.– González Ramallo VJ et al. Las nuevas tecnologías de la información y la telecomunicación en hospitalización a domicilio. JANO 2007; 1670:46-48.

65.– Rodríguez de Castro C et al. Aplicación de la telemedicina al control de enfermedades crónicas: telecontrol de pacientes con enfermedad obstructiva crónica. Med Clin (Bartz.) 2002; 119 (8):301-3.

66.– Haro Martín L. Papel de las tecnologías de la información y la comunicación entre profesionales sanitarios y pacientes. FMC 2012; 19 (2):55-7.

67.– Mayer MA, et al. Nuevas herramientas para profesionales en internet. FMC. 2009; 16 (4):196-203.

68.– Barrera Linares E, et al. 2.0 webgunea eta Interneteko beste baliabide batzuk. FMC. 2011; 18 (6):321-9.

69.– Ávila de Tomás JF. Aplicaciones para terminales móviles en salud. FMC 2012; 19 (10):613-20.

70.– Ávila de Tomás JF et al. El e-paciente. FMC 2013; 20 (10):602-7.

II.– GAI-ZERRENDA KOMUNA

1.– Osasun-lanbideen araudia.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioari eta kalitatea.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutua.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioa.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoa.

6.– Osakidetzako paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

7.– Pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan.

8.– Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

9.– Datu Pertsonalak Babesa eta Eskubide Digitalak Bermatzea.

10.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.

11.– Marko Estrategikoa.

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak.

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan.

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia.

15.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun-arloko aurretiazko borondateena.

9.– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, martxoaren 3ko 1/2022 Legearen bigarren aldaketa barne.

11.– Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf

13.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

14.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

15.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_trbg_planes_programas/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana-2022-2028.pdf


Azterketa dokumentala