
245. zk., 2022ko abenduaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
VITRA EUSKADI SOCIEDAD COOPERATIVA
5560
IRAGARKIA, Vitra Euskadi, S. Coop. kooperatiba-sozietatea erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzeari buruzkoa.
Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 89. artikuluan eta Merkataritza Sozietateen Egitura Aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legearen 14. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita, aditzera ematen da Vitra Euskadi kooperatiba-sozietatearen ezohiko batzar orokor eta unibertsalak (F01314046), 2022ko azaroaren 30ean, aho batez erabaki zuela sozietate hori erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea; halaber, eraldatze-balantzea, sozietatearen izen berria eta estatutu berriak onartu zituen. Hori dela eta, aurrerantzean, eraldaketaren eta izen-aldaketaren ondorioz, «Exclusivas Morma» SM izendapena baliatuko du sozietate horrek.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 30a.
Lehendakariordea,
MARCIAL MORETA MARTÍN.