Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2022ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5553

IRAGARKIA, Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariak emandako 2022ko urriaren 11ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 20-SE-A-2022-98 espedientearen esparruan zehapen-prozeduraren hasiera erabaki zen.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Hamabost egun balioduneko epea dago egokitzat jotzen diren alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, frogaldia eskatzeko eta froga-bitartekoak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Gipuzkoako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10-3, 20006 Donostia).

Eranskinean adierazitako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2022ko azaroaren 8a.

Industria Administrazioaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

AGUSTIN AROSTEGI ARTETXE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala