
245. zk., 2022ko abenduaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5545
HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2022ko azaroaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Horrelako hutsak aurkitu dira Kulturako sailburuordearen 2022ko azaroaren 15eko Ebazpenean (2022ko azaroaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 227. zk.), zeinaren bidez arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak izendatzen baitira eta Batzordearen osaera argitaratzen baita. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Horrela, ebazpenaren lehenengo puntuan, non Balorazio Batzordeko kideak izendatzen diren eta batzorde horren osaera argitaratzen den, batzordekideen atalean,
hau dio:
«Batzordekideak: Ane Dorronsoro Lazkanoiturburu; Javier Herrera Lotero; Carlos Morán Arostegui; Nerea Obieta Tuduri; Alvaro Sanz Aspiazu.»,
baina hau esan behar du:
«Batzordekideak: Ane Dorronsoro Lazkanoiturburu; Javier Herrera Lotero; Carlos Morán Arostegui; Nerea Obieta Tuduri (Euskalit-Kalitatearen Sustapenerako Euskal Fundazioaren izenean); Alvaro Sanz Aspiazu.»