Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2022ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5533

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita María Jesús Perugorria Montiel andreak gainditu egin duela 2022ko uztailaren 20ko ebazpenak (2022ko abuztuaren 10eko EHAA) dei egindako hautapen prozesua, «Medikuntza» jakintza arloan ikertzaile doktore iraunkorren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du María Jesús Perugorria Montiel andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkorren gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***4114**. Kodea: IDPTCL1 – D00084-1 Jakintza arloa: Medikuntza. Saila: Medikuntza. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: Hirueleduna (euskara/ingelesa/gaztelania). Arduraldia: Osoa. Ikertzaile profila: «Gaixotasun Hepatikoak».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2022ko abenduaren 7a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala